Musika sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak
2021eko maiatzaren 4an EHAAn dirulaguntza deialdi berri bat argitaratuko da, besteak beste, musikaren sektoreari zuzendutakoa.
Deialdiak zuzeneko musika-proiektuen promozioa eta salmenta sustatzea du helburu eta horretan interesa izan lezaketen pertsona edo entitateen profilaren arabera, bi atal desberdinetan egituratu da:
-Proiektu unitarioak (autogestioa).
– Enpresa-proiektuak (management enpresak).
Garrantzitsua:
- Deialdia arretaz irakurri: sarbide-eskakizunak, diruz lagundutako gastuak, balorazio-irizpideak.
- Eskabideak aurkezteko epea: maiatzaren 5etik ekainaren 4ra bitartean.
- Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan egongo dira eskuragarri.