Idoia eta Chill Mafia, Mercat de Música Viva de Vic musikaren azoka profesionalaren 34. edizioan

Partekatu

Mercat de Música Viva de Vic musikaren azoka profesionalaren 34. edizioa 2022ko irailaren 14tik 17ra egingo dute.

Basque. Music. -ek musika industriaren topaketa profesional honetan parte hartuko du eta Idoiak eta Chill Mafiak kontzertuak eskainiko dituzte.

MMVVk 34. edizio honetan musikaren sektorea dinamizatzeko eta elkartzeko gune izaten jarraituko du, zuzeneko musikaren proposamen berrien bozgorailu gisa duen funtzioan arreta jarriz.

Idoiaren eta Chill Mafiaren kontzertuek Basque. Music.-en babesa izango dute eta Euskal Herriko musikaren industriaren sektoreak ere presentzia nabarmena izango du 2022ko edizioan. Horretarako nazioarteko profesionalekin harremanak lantzeko ekimenak antolatuko dira.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU