Juan Mari Beltran eta Susana Cencillo eta Garazi Kamioren kontzertu didaktikoak
Partekatu
Emakumearen Eguneko ospakizunekin bat eginez, Susana Cencillo soinujoleak eta Garazi Kamio idazleak bi kontzertu emango dituzte, emakumeak protagonista izango dituztenak; martxoaren 4an bata, eta martxoaren 8an, justu, bestea. Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar (En compases: un viaje íntimo a través de historias de mujeres) aurkeztuko dute. Sei emakumeren bizitzei eta lanari gainbegiratua da. Bidaia Kuban hasi eta Euskal Herrian amaitzen da.
Eskusoinuaren laguntzaz, emakume eta abesti bakoitzaren historiak kontatuko dira lehenik, eta ondoren, haietako bakoitzarekin lotura duen pieza bana eskainiko da. Martxoaren 4ko kontzertua Markinan izango da Uhagon Kulturgunean, 19:00etan, eta martxoaren 8an, ordu berean, Oñatin izango dira.
Kontzertuok, Euskal Herriko Musika Bulegoak sustatzen dituen euskal musikaren inguruko formakuntza, sentsibilizazio eta hedapen ekimenen baitan kokatzen dira. Era horretako jarduerak “Adi, gure musikari, adi” kanpainaren barruan sartzen ziren aurreko denboraldietan, baina 2016tik aurrera, Proiektu Poltsa bezala izendatu da.
Juan Mari Beltran ikerlari eta musikariak Euskal Herriko Musika eta soinu-tresnak (Música de Euskal Herria e instrumentos musicales) kontzertua baliatuko du euskal musikaren hainbat alderdi erakusteko, gure abesti, melodia, dantza eta musika instrumentuen bidez. Kontzertuaren bidez Euskal Herriko musikaren muinera gerturatuko gara, eta hainbat ospakizun publikotan zein familia-ospakizunetan erabili izan diren musika eta instrumentuak entzun ahal izango ditugu. Martxoaren 17an, 19:00etan, Zumaiako Oxford Antzokian izango da, eta martxoaren 18an, 18.00etan, Markinako Uhagon Kulturgunean.
Juan Mari Beltran ikertzailea, eragilea eta euskal herri-musikako izen garrantzitsuenetakoa da. Gazterik sartu zen musikaren munduan, klarinetea eta txistua jotzen lehenik, eta ondoren, aurreko belaunaldiko musikarien lekukoa jasotzearen ardura hartuz. Txalapartari bezala ere jarduera luzea izan du, txalapartaren aro berriari hasiera emanez.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/05/23Berriak,Prestakuntza,MB Prestakuntza
SGAE Fundazioak eta Musika Bulegoak musikaren banaketa digitalari buruzko master class bat antolatu dute Bilbon
Bruno de Zabala Motmo argitaletxeko zuzendariak emango du doako prestakuntza hori ekainaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Campos Eliseos antzokian. Musika-egileak ardatz dituen master eskola bati…
2024/04/08Prestakuntza,MB Prestakuntza
Jabetza Intelektuala: oinarrizko on line tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
Berdintasunaren erronka komunikazioan tailerra
BDCC -k "Berdintasunaren erronka Komunikazioan" tailerra antolatu du, Bilboko BBF eraikineko 3. solairuan (Kluster aretoak), urtarrilaren 26an. Landuko diren edukiak honako hauek izango dira:…
BDCC: Negozioko Pitch-a sortu eta defendatzeko komunikazio-tailerra
Zure enpresa edo proiektua modu erakargarrian aurkeztea funtsezkoa da lankidetza eta inbertsio berriak lortzeko. Kosta egiten zaizu zure negozioaren indarguneak adierazteko modurik onena aurkitzea?…
Ekhi Lambert participará en la residencia artística que han creado EKE, la sala Atabal, Kulturaz Kooperatiba y Musika Bulegoa
EKE, la sala Atabal, Kulturaz Kultur Kooperatiba y Musika Bulegoa han creado un nuevo programa de estancias artísticas. El primer músico elegido para participar en esta nueva iniciativa ha sido Ekhi…