KSI BERRITZAILE 2020, 2. ardatzean izena emateko epearen irekiera
Partekatu
Kultura eta Sormen Industriei zuzenduta dagoen antolaketa-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntzari buruzko KSI Berritzaile Programaren 2. ardatzean izena emateko epea irekita dago.
Ardatz honetan, bi faseko ibilbidea egin ahal izango dute erakundeek:
1.FASEA: Kudeaketa-sistemaren diagnostikoa, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren aurrean. Autodiagnostikoa egin ondoren, erakundeak EUSKALITen bisita jasoko du (bi aldeek zehaztu beharreko data batean), eta bertan zalantzak argituko dira eta erakundearen kudeaketa hobetzeko lehentasunezko elementuak adostuko dira.
2. FASEA: Kudeaketaren hobekuntza, parte hartzeko bi modalitate egongo dira:
PRESTAKUNTZA-EKINTZA: bi mailatan emango da: Oinarrizkoa eta Aurreratua.
Programan zehar talde prestakuntza saioak egingo dira gelan, hiru ordukoak, bi astetik behin (6 saio 3 hilabetetan zehar), eta kudeaketa gai jakin bat landuko da. Gainera, erakundean aplikazio praktikoa egin beharko da. Talde bakoitzeko tutoreak, taldeko saio bakoitzaren ondoren, saioetan landutako edukiak eta tresnak inplementatzen lagunduko du, modu indibidualean.
25 ORDU ARTEKO AHOLKULARITZA-LAGUNTZA:Erakundeak 1. fasean jasotako EUSKALITen bisitan identifikatutako lehentasunezko hobekuntza-arloetatik bat aukeratuko du, kanpo-aholkularitzaren laguntzarekin lantzeko. Horretarako, proiektu bat aurkeztu beharko du, ekintza plan bat, lortu beharreko helburuak, epeak, adierazleak eta abar barne.
Erakundeek laguntza horietakoren bat jaso nahi badute, gure ARDATZEAN izena eman beharko dute https://www.euskalit.net/ksiberritzaile web gunean martxoaren 2tik apirilaren 30ra arte. Horrela, 1. Fasea apirila eta ekaina bitartean egingo lukete, eta 2. Fasea irailetik azarora.
PROGRAMAREN INFORMAZIO GEHIAGO
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/10/08Berriak,Prestakuntza
Musi-Meet, musika-sorkuntza garaikidearen erreferentziazko topaketa, bueltan da
Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, Musika Bulegoarekin elkarlanean, Musi-Meet topaketaren bigarren edizioa antolatu du, Donostiako San Telmo Museoan, urriaren 20an. Topaketa honek…
2024/05/23Berriak,Prestakuntza,MB Prestakuntza
SGAE Fundazioak eta Musika Bulegoak musikaren banaketa digitalari buruzko master class bat antolatu dute Bilbon
Bruno de Zabala Motmo argitaletxeko zuzendariak emango du doako prestakuntza hori ekainaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Campos Eliseos antzokian. Musika-egileak ardatz dituen master eskola bati…
2024/04/08MB Prestakuntza,Prestakuntza
Jabetza Intelektuala: oinarrizko on line tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
Berdintasunaren erronka komunikazioan tailerra
BDCC -k "Berdintasunaren erronka Komunikazioan" tailerra antolatu du, Bilboko BBF eraikineko 3. solairuan (Kluster aretoak), urtarrilaren 26an. Landuko diren edukiak honako hauek izango dira:…
BDCC: Negozioko Pitch-a sortu eta defendatzeko komunikazio-tailerra
Zure enpresa edo proiektua modu erakargarrian aurkeztea funtsezkoa da lankidetza eta inbertsio berriak lortzeko. Kosta egiten zaizu zure negozioaren indarguneak adierazteko modurik onena aurkitzea?…