KSI TEK, KSI Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako programak

Partekatu

KSITek programa kultura eta sormen-industriei (KSI) zuzendutako programa da. Lehentasunezko erronka da digitalizazio teknologiak txertatzea eta transferitzea KSI enpresen esparruan. KSITek programa berria da, eta KSI Berritzaile programaren ardatz teknologikotik dator (2017-2020). Helburua da “kultura eta sormen-industrien (KSI) eta teknologia-sektorearen (oinarri teknologikoko enpresak eta ZTBESko zentroak) arteko lankidetza sustatzeamerkatu globalenetarako sortutako produktu eta zerbitzu berritzaileak eratzeko eta sinergiak eta aukera eta garapeneko espazio berriak sortzeko”. KSI sektoreko elkarteak aurkeztu ahal izango dira beraiek aukeratutako eragile teknologikoarekin. “KSI sektorearen eraldaketa digitala errazten duten proiektuak” identifikatu nahi dira. Teknologiak balio erantsia eman beharko du enpresak eskaintzen dituen egungo produktuen/zerbitzuen diseinuan, ekoizpenean, sorkuntzan, banaketan, erakusketa, kontsumoan eta elkarreraginean.

Euskadiko kultura eta sormen industrien sektoreko elkarteak dira hartzaile nagusiak.

KSI Tek Elkarteak izeneko programak kultura- eta sormen-industrien sektoreari (KSI) lagundu nahi dio eraldaketa digitalean, sektorea gero eta merkatu globalizatu eta lehiakorragoan indartzen dela bermatzeko. Zehazki, programa honen bidez, Euskadiko KSI sektoreetako elkarteei bultzada emateko proiektuak garatzea erraztu nahi die, sektorearen eraldaketa digitalerantz aurrera egiteko.

Eraldaketa digitala erakusten ari da nola sortzen diren dagoeneko ezarrita daudenei modu argian eragiten dieten negozio-eredu berriak. Digitalizazioak erronka berriak dakarzkio edozein sektoretako edozein erakunderi, eta erronka horiei ekin behar diete lehiakorrak izaten jarraitzeko eta bertako bezero eta kontsumitzaileen eskariari erantzuteko.

Trakzio-efektua proiektuak sektore osoan duen garrantziagatik erakutsi behar da, arazo komun bat tratatzen ari dela, sektoreko enpresen artean interes handia dagoela eta benetan eraldatzen laguntzen duela erakutsiz.

KSI Tek Elkarteak izeneko programak kulturaren eta sormenaren sektore bakoitzak bere eraldaketa digitalari ekiteko aukera izatea bultzatu nahi du. Horretarako, Euskadin dauden KSI sektoreko elkarteen eskura jartzen da sektorearen eraldaketa digitalean beren erronkak lortzeko ekintzak garatzeko aukera.

Elkarte bakoitzak garapen-proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, pilotua edo aurreratuagoa.

Horretarako, orain arte egin dituzten eta beren estrategiak, erronkak eta/edo proiektuak definitzera eraman dituzten lanak erakutsi ahal izango dituzte, baita programaren barruan garatu nahi duten eraldaketa digitaleko proiektua ere.

Ezinbestekoa da proiektuak zeharkako ikuspegi batetik hautatutako KSIen sektorera bideratzea

Elkarteek tresna egokiak dituztela ziurtatzeko, ezinbesteko baldintza da elkarteek eraldaketa digitalean aditua den eragile teknologiko batekin lankidetzan aritzea proiektua gauzatzeko.

Programaren onuradunak

Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak (KSI) arloko elkarteak.

Finantzazioa

  • Gehienez 10.000 €. (BEZetik salbuetsitako jarduera ekonomikoak egiten dituzten entitateen kasuan, ez du barne hartzen BEZagatiko gastua, hura kendu ezin den kasuetan izan ezik).
  • Proiektuak lehiaren bidez ebaluatuko ditu Balorazio Batzordeak, zehaztutako irizpideei jarraituz.
  • Proiektuek 70 puntu gainditu beharko dituzte onartuak izateko, eta erabilgarri dauden diru baliabideak agortu arte esleituko dira.
  • Diruz lagun daitezkeen gastuak: eragile teknologikoaren azpikontratazio-kostuak.
  • Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan diruz lagundu ezin diren gastuak sartzen badira, gastuak araztu egingo dira, onartutako aurrekontu osoa zehazteko, eta hori izango da diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarria.

Informazio gehiago hemen.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU