Kultura Eskolan ekimenari buruzko bilera informatiboa

Partekatu

Irailaren 3an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan musika sektoreko eragileei zuzendutako webinar saioa antolatuko dugu. Bilera digital honen helburua Kultura Eskola katalogoaren nondik norakoak azaltzea da.

Parte-hartzea doakoa izango da eta aldez aurretik info@test.nuco.es helbide elektronikoan baieztatu beharko da. Idazten dutenei zuzenean bidaliko zaie bileran konektatzeko esteka.

Topaketa hau Maria Zubimendik eta Mikel Chamizok, Musika Bulegoko proiektu arduradunak, gidatuko dute.

KULTURA ESKOLA KATALOGORAKO JARDUERA PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

Euskal Herriko Musika Bulegoak musika alorreko proposamenen katalogo bat sortzea aurreikusten du, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultura Eskola programan sartzeko.

Onartutako jarduerak Kultura Eskolaren katalogoan sartuko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira. Foru Aldundiak, artearen eta kulturaren beste arlo batzuetako proposamenekin batera, Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei eta interesa duten beste erakunde batzuei eskainiko dizkie. Ikastetxeek egokienak iruditzen zaizkien jarduerak aukeratu eta eskatu ahal izango dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen duen eta katalogoarekin batera ezagutaraziko den erregelamenduaren baldintzapean.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU