LAU EUSKAL TALDEK HARTUKO DUTE PARTE BIME CITY-N, ‘BASQUE MUSIC’-EN EKIMENARI ESKER
Partekatu
‘Basque Music’ osatzen duten erakundeen (Euskal Herriko Musika Bulegoaren, Etxepare Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Soinuak-en) eta BIMEren arteko hitzarmenari esker, ekitaldi garrantzitsu horren aurtengo edizioan, lau euskal musika-taldek aukera izango dute BIME Pro jardunaldietara inguratuko diren musika-sektoreko nazioarteko hainbat profesionalen aurrean aritzeko, urriaren 26an eta 27an, BIME City-ren programazioaren barruan.
‘Basque Music’ izendapenaren babesean arituko diren lau taldeak hauek dira: Malandro, Joseba Irazoki eta Lagunak, Señores eta Los Graves. Lau talde horiek aukera izango dute beren musika-proposamenak aurkezteko, Malandro eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeek Kafe Antzokiko eszenatokian, urriaren 26an; eta Señores eta Los Graves taldeek, berriz, Backroom aretoan (Uribitarte, 8), urriaren 27an. Datozen egunetan emanaldi guztien ordutegiei buruzko xehetasun gehiago emango da.
Joseba Irazoki eta lagunak: Joseba Irazoki eta lagunak taldea orain dela urte eta erdi sortu zen, Lugaritzeko Kultura Etxeko proposamen batetik. Asmoa beste musikari batzuekin kontzertu bat egitea zen. Orduan, one man band formatuan soilik jotzen zuen. Kontzertuak arrakasta izan zuen eta abesti berriak probatzeko aprobetxatu zuen. Musikari horiekin eginiko disko bat ateratzea ideia ona izan zitekeela pentsatu zuen, eta lanean hasi zen. Album horretako gaiak riff gisa jaio ziren, abesti gisa baino. Josebak taldearen soinuarekin zerbait egin nahi zuen, Euskal Herriko beste musika-talde batzuk, hala nola, Gora Japon, Jupiter Jon eta Borrokan taldeak, egiten ari ziren antzerako zerbait. Emaitza album bizi eta magnetikoa da, zati instrumentalak eta ñabarduraz beteriko oinarri erritmikoak nahasten dituena, Josebaren arabera bere alderdirik nabarmenena ateratzen duen lirismo batekin. Ziurrenik, Joseba Irazokik garrantzia kentzen dio egiten duen gauza bakoitzari, baita denboran zehar iraungo duen disko bizi eta misteriotsu horri ere.
Malandro: MALANDRO CLUB Iberiar penintsulako musika tradizionalen, jazzaren eta musika klasiko garaikidearen arteko distantziakidetasuna mantentzen saiatzen den talde berezi bat da. Horrela, Astor Piazzollak tangoarekin ireki zuen fusioaren bide beretik jarraitzen du, eta hainbat musikari garrantzitsuren eragina izan du, besteak beste, Richard Galliano, Paco de Lucía, Hermeto Pascoal, Wim Mertens eta Egberto Gismonti musikariena.
Señores: Señores taldearen mapa genetikoari arretaz begiratuz gero, kartografia artistiko ezagun bezain estimulagarri batekin topo egingo dugu, eta gure lurpeko musikan indar handiz errotuta dagoen tradizio batera eramaten gaitu. Indie-rockaren, punkaren eta hardcorearen ezaugarriak nahasten dituen kodigo estetikoa dute, zuntz hutseko partituretan hezurmamitzen dena. Kodigo etiko honek gidatzen du laukote bilbotarraren mugimendu bakoitza, eta izaera sendoa ematen die. Oinak lurrean. Bokazioa garaitu gabe. Aukeramena beti aske. Lema beren eskuetan. “La Luz” lan berriarekin, Señores taldeak fitxak mugitu ditu gure musika herrikoiaren taulan, ezaugarri duten pauso trinkoari uko egin gabe. Ematen duten pauso bakoitzean aurrera egiten dute. Soinuak hainbat lauki egin du aurrera, Santi Garcíak eginiko grabaketari eta nahasketari esker. Musikari eta ekoizle katalanak, gure indie-punk-rockaren faro ukaezinak, oso sukoia den lan bat egin du, ñabardurei uko egin gabe lodierak eta dentsitateak nabarmentzen dituena. Sinetsi iezaguzu, popes del guiri bezain ona da.
Los Graves: Los Graves Iruñean sortu zen 2013an. Hasierako taldean izandako aldaketa baten ostean –El Columpio Asesino taldeko Cristina Martínez zegoen–, taldea sendotuz joan da Ruperto Mendiryrekin (ahotsa eta gitarra), Iñigo Ocárizekin (baxua eta koroak) –taldearen sortzaileak– eta Pablo Gimenorekin (bateria). Melodia zainduak, erritmo boteretsuak eta gitarren soinu islatuak dira errezeta nagusiaren osagarriak; taldeak, hain zuzen, begi bat iraganean du jarrita, eta bestea etorkizunean. Surfa, psikodelia, garagea, power-popa, paisley undergrounda. Purpura soinuen amalgama gori-gori bat emultsionatzen da “Supernova”n, Iruñeako Los Graves taldearen lehen diskoan. Atarrabiako Color Hits estudioetan zuzenean grabatu zuten diskoa, Dani Uleciak ekoiztuta. Debuteko diskoak 10 abesti original ditu, Ruperto Mendiryk konposatu eta idatziak eta Los Graves-en moldaketak dituztenak.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
2024/09/18Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian
Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike…