Liher, Grande Days eta Joseba Irazoki eta Lagunak, BIME City-ko Basque Music Showcase-ko protagonista

Partekatu

Liher, Grande Days eta Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira Basque Music ekimenaren enbaxadoreak nazioarteko musikaren ekitaldirik nabarmenenetakoan: Bizkaia International Music Experience (BIME). Basque Musicek, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko antolatu du showcase hau.

BIME City etorkizuna duten artista berrientzako proposamena da. Hain zuzen, atal horretan jardungo dute showcase bateratu batean Liher, Grande Days eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeek. Kontzertua urriaren 31an, osteguna, izango da, Stage Live aretoan, 20:30etan. Aurreko edizioetan, Nerabe, Meridian, Melenas eta Los Brazos taldeak aritu ziren emanaldi horretan.

BIME Pro atal profesionalean, berriz, Basque Music-ek speedmeeting saio bat babestuko du euskal musikari profesionalentzat, urriaren 31an, ostegunez. BIMEn izango diren estatuko eta nazioarteko enpresa eta eragileei euskal musika-eskaintza aurkeztea eta gure artistei eta enpresei nazioartera zabaltzen laguntzea da Euskal Herriko eta nazioarteko profesionalen arteko topaketa horren helburua.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU