Osasun mentala
Rosana Corbacho psikologo espezialistaren eskutik, saio hauetan, ohiko nahasmenduak (antsietatea, estresa, burnouta, sormen-blokeoak…) prebenitu eta tratatzeko teknika psikologikoak jarriko dira praktikan. Helburua da artisten eta musika-profesionalen bizi-kalitatea eta oreka hobetzea.
Arlo legala / Fiskala / Lanekoa
Sympathy for the Lawyer abokatu-langela espezializatuarekin lankidetzan, honako gai hauei buruzko kontsultak egin ahal izango dira: jabetza intelektuala, musika-edizioa, kudeaketa kolektiboa, kontratu diskografikoak, joint ventureak, artisten kontratazioa, zuzeneko musika, musikaren industria eta zerga-plangintza, bai eta bazkideei sektorean kokatzeko, lobby egiteko eta beste interesdun batzuekin eta eskumeneko agintariekin hitz egiteko eta negoziatzeko aukera emango dieten gaiei buruz ere.
Jabetza intelektuala
Ainara LeGardonen taldeak kudeatzen du zerbitzu hau, eta jabetza intelektualari eta egiletza-eskubideen kudeaketari buruzko zalantzak argitzen ditu: kontratu diskografiko eta editorialei eta kudeaketa kolektiboko erakundeei buruzko zalantzak eta jabetza intelektualarekin lotutako kontsulta guztiak. Kontsultak modu pertsonalizatuan kudeatzen dira eta, edukia eta/edo urgentzia zein den, telefono bidez, mezu elektroniko bidez edo bilera telematikoa batean erantzungo zaie.
Gainera, gure HUBean, gai horiei eta bestelakoei (tartean, laguntzak eta dirulaguntzak) buruzko gida espezializatuak eta web-mintegiak aurkituko dituzu.