Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte

Partekatu

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak ‘Ondarea Saretzen’ topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du parte beste hainbat elkarte eta sektoreko eragileekin batera.

Euskal Autonomia Erkidegoak kultura ondarearen kudeaketan eta zaintzan parte hartzen duten eragileen ehun handi bat du, gure ondarea babestea eta zabaltzea helburu duena, baina lankidetza-sareak sendotzeko premia dago.

Horregatik, Kultura Ondareak sektore gisa dituen beharrak definitzeko, eta eragileen arteko konexio eta lankidetza-sare bat antolatzeko lehen urratsak emateko, elkartrukerako eta sakontzerako topaketa bat antolatu du, eskualde-mailan, sektorean inplikatuta dauden eragile eta interes-taldeen artean.

Topaketa honen helburu nagusia da Euskal Kultur Ondarearen ekosistema horren parte diren lan-eremuak, interes-taldeak eta inplikatutako zeharkako eragileak ezagutzea da, ehunaren ikuspegi zabalagoa lortzeko eta hari buruzko diagnostiko orokorra lortzeko.

  • Helburua: Euskal Herriko Kultura Ondarearekin zerikusia duten eragile eta sektoreen arteko ikusgarritasuna, lotura eta lankidetza bultzatzea eta ekosistemaren barruan dauden esparruen aberastasuna ikusaraztea.
  • Nori zuzendua: Kultura Ondarearekin lotura duten eragile, erakunde, ikertzaile eta profesionalak.
  • Non eta noiz: Bizkaia Aretoan (Bilbo), 2023ko urriaren 6an, 09:30etik 16:30ra.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU