Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Partekatu
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra.
Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte eta sektoreko 2,600 profesional baino gehiagok. Hainbat ekintza gain hartzen ditu Womexek urtero: kontzertuak, hitzaldiak, pelikulak, innaugurazio ekitaldia eta sari banaketa gala, besteak beste.
Aurtengo edizioan ere, euskal musikak presentzia izango du. Batetik, Neomak talde gipuzkoarrak kontzertua eskainiko du “Atlantic Connections” agertokian, A Coruñako Rosalía de Castro antzokian, urriaren 26an, 00:00etan. Bestetik, Haratago taldeak offWOMEX eszenatokian eskainiko du showcasea egun berean 00:45etan.
Horrez gain, Basque.Music.-ek hainbat ekimen eramango ditu aurrera. Hala nola, stand bat (1-40) jarriko du non, urriaren 26an, nazioarteko profesionalei eskeinitako ongi etorri koktela antolatuko den eguerdiko hamabietan. Urriaren 27an, 10etan Herrialde Baltikoetako delegaritzarekin topaketa bat antolatuko dugu Kataluniako delegaritzarekin batera, profesionalak ezaguarazteko. Topaketa honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da. Urtero bezala, Womex azokara zuzendutako katalogoa ere osatuko du.
Beste edizio batzuetan, Amak taldea (2021), Juan Mari Beltran (2017), Kalakan taldea (2018), Topa-K proiektua (2019) edo Xabi Aburruzaga (2020) izan dira BASQUE. MUSIC.-ek Womexen antolatzen dituen kontzertuetan.
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia abian da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian
Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike…
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…