Musika Bulegoak bere bazkideei zuzendutako Pitching saio bat antolatuko du Vic-eko Mercat de Música Viva azoka profesionalean
Partekatu
Basque. Music.-en babesean antolatuko den Pitching saio honetan parte hartzeko hiru enpresa aukeratuko dira. Aurkezpen hauek irailaren 14tik 17ra burutuko dira Vic-en egingo den Mercat de Música Vivaren 34. edizioaren baitan.
Pitching saio honen helburua Musika Bulegoaren bazkide diren hiru proiektu Kataluniako enpresen aurrean aurkeztea da hauekin harremanak sendotu eta elkarlanak sustatzeko.
Musika Bulegoak ondorengo eskaintza luzatuko die aukeratuak izango diren hiru proposamenei:
- Bi gauetarako alojamendua (logela bikoitz batean)
- Parte hartzaileentzako doako akreditazioak
- 150€ -ko bidai gastuen ordainketa
Deialdia 2022ko abuztuaren 22a arte (barne) egongo da irekita eta galdetegi hau bete behar da.
Edozein zalantza argitzeko idatzi arkaitz@test.nuco.es helbidera edo deitu 688 657 495 zenbakira.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
2024/12/03MB Prestakuntza,Berriak
Formakuntza: Publishing
SGAE Fundazioak, Musika Bulegoarekin lankidetzan, Publishing-ari buruzko formakuntza antolatzen du Ibai Machín Articaren eskutik. Prestakuntza abenduaren 10ean eta 12an izango da, Bilboko Campos…
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…