Musika Bulegoak musika sektorerako gida argitaratu du Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, M. I. Therapyrekin lankidentzan
Partekatu
Musika Bulegoak estresa kudeatzeko eta burnout prebentzioa lantzeko bost puntuko gida argitaratu berri du, Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela eta. Egun hau urtero, urriaren 10ean ospatzen da, eta mundu osoko osasun mentaleko arazoez jabetzea da helburua.
Gida berri hau 2022an argitaratu zenaren jarraipena da. Bertan, musika-industriak osasun mentalean dituen erronkei buruz hitz egiten zen. Gida berriak musikaren sektorean lan egiten duten pertsonen osasun mentalaren zaintza sustatu nahi du, bai alderdi sortzailean eta baita alderdi produktibo eta administratiboan ere.
Rosana Corbacho musikan espezializatutako psikologoak (M. I. Therapy) sortu ditu bost puntu horiek. Higinia Garay ilustratzaileak egin du irudia.
Estresa kudeatzeko eta burnout prebentziorako gida:
- Identifikatu zerk eragiten dizun estresa, eta txandakatu jarduera-motak, isolamendua eta giankarga saihesteko.
- Hartu atseden lanetik eta sare sozialetatik deskonektatzeko.
- Ikasi estresa zure gorputzean nola agertzen den, eta erabili arnasketa-teknikak.
- Zaindu lanetik kanpoko harreman bizigarriak, eta emaiezu lehentasuna.
- Ezagutu zure jardueraren eta bizitzaren zentzua eta konektatu harekin.
Musika Bulegoak Euskal Herriko musikaren sektorea osatzen duten pertsonen osasun mentalaren prebentzioan lanean jarraitzen du. Rosana Corbachok doako aholkularitza-zerbitzu indibiduala eskaintzen du bazkideentzat eta argitalpen berri hau 2022an Bilboko BIME kongresuan aurkeztu zuen osasun mentalaren jardunbide egokien gidaren jarraipena da.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
LGTBIQ+ musika-ekoizpenaren panorama Euskal Herrian. (Hausnarketarako gai batzuk)
Hausnarketarako, euskal musika sorkuntzaren nolakotasuna atzerabegirako batean ardatz biren arabera antola daitekeela otu zait, bi ardatz hauek sorkuntza musikalaren nolakotasunaren mapa bat…
Haurrentzako tailerrak Atlantikaldia jaialdian
Musika Bulegoak Creative Soulekin elkarlanean haurrentzako hiru tailer antolatu ditu Atlantikaldia jaialdiaren barruan. Irailaren 17an etxeko txikienek musika ardatz duten hiru tailerretan parte…
JABETZA INTELEKTUALAREN INGURUKO ERRONKAK
Aro digitalak izugarrizko aldaketa suposatu zuen eduki artistikoak sortzeko, zabaltzeko eta kontsumitzeko (gozatzeko) moduan. Musikaren sektoreak hainbat hamarkada daramatza esparru analogiko eta…
Musikaz betetako Musikaren Nazioarteko Eguna 2020
Ekainaren 21ean ospatu den Musikaren Nazioarteko Eguna berezia izan da aurten. COVID-19ak eragin duen krisiak bete-betean jo du gure sektorea. Krisi honek agerian utzi du kulturaren sektorea babestu…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…