MUSIKA BULEGOAREN 2017KO JARDUERA POLTSA

Partekatu

Musika Bulegoak hainbat prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduera antolatu eta babestuko ditu 2017ko bigarren seihilekoan

2017ko ekainetik abendura arte, Musika Bulegoa euskal musika-sektoreko zenbait agenterekin arituko da lankidetzan, prestakuntzari eta sentsibilizazioari lotutako jarduerak abian jartzeko; izan ere, prestakuntza eta sentsibilizazioa bi ardatz nagusietakoak dira Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearentzat.

Zehazki, 15 jarduerarekin jardungo du lankidetzan Musika Bulegoak aurten, bai horiek babesten, bai beste sustatzaile eta musikari batzuekin batera antolatzen. 2017ko poltsan sartutako jardueretako batzuk publiko orokorrarentzat dira eta beste batzuk sektore profesionalentzat: hitzaldiak, masterclassak, mahai-inguruak eta kontzertu didaktikoak. Gehienak irailean, urrian, azaroan eta abenduan gauzatuko dira.

Akordeoi mikrotonalaren inguruko tailerra: MusikagileakIñaki Alberdi

Musikari-gazte topaketa: Gazteen Musika Festa!

Hauspoaren dantza (hitzaldi musikaduna): Agus Barandiaran

Trikitixa erroetatik (hitzaldi musikaduna): Agus Barandiaran

Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar (kontzertu didaktikoa): Susana Cencillo & Garazi Kamio

El papel de la mujer en la industria de la música en directo (solasaldia): Asmatu Komunikazioa

Xiberoa: artzainak, txoriak eta dantzak (tailer didaktikoak): Jean Mixel Bedaxagar & Mixel Etxekopar

Euskal Herri Musika eta Soinu tresnak (tailer didaktikoak): Juan Mari Beltran

Baga Biga Higa (hitzaldi musikaduna): Mikel Markez y Eñaut Elorrieta

Txistuaren konzientziazio kanpaina (kontzertu didaktikoa): Euskal Herriko Txistulari Elkartea

Musika Garaikidearen  Jardunaldiak (hitzaldiak eta tailerrak): Ensemble Kuraia

Erreprodukzio analogikoko eta digitaleko teknikak, musika elektroniko aurreratuaren sorkuntzara aplikatuak (hitzaldia-masterclass): Mugako Festival

Mundakids (haurrentzako tailer didaktikoak): Mundaka Festival

Mugako kids (musika-jarduera hezigarri eta ludikoa familia osoarentzat): Mugako Festival

Soinua Iratzazarri (programa pedagogikoa): Musikagileak

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU