MUSIKA JARDUERA PROFESIONALENTZAKO DIRULAGUNTZAK

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak MUSIKA-JARDUERA PROFESIONALAK garatzeko diru-laguntzen deialdia EHAAn argitaratu zuen 2021eko maiatzaren 19an (Eskaera-epea: hilabete bat. Azken eguna: ekainak 18).

 

1.- Deialdi honetako modalitateak hauek dira:

MK1.- Partituren edizioa.

MK2.-Musika-proiektu unitarioak -beren proiektuen autogileei zuzenduta-. (1)

MK3.-Enpresa-ekimenak -askotariko musika talde edo proiektu desberdinei euskarria ematen dieten entitateei zuzenduta-. (1)

MK4.-Zuzen-Zuzenan zirkuitua (aretoei zuzendua: programazioa eta jarduera osagarriak).

MK5.- Musika-zikloak.

 

(1)    Modalitate hauen bidez (mk2 eta mk3),  diruz laguntzen dira musika-ekoizpeneko proiektuak (eta bestelako jarduera batzuk ere, hala nola ikerketa, sentsibilizazioa  eta abar). Aurten, zuzeneko ekoizpenen promozioa eta salmentarekin zerikisirik duten jarduerak kanpo geratuko dira (Jarduera-eremu hori  joan den Maiatzaren 4an EHAAn argitaratu zen Deialdi -berria-ren xedea da -Ekainaren 5era arte irekita-.

 

2.- Garrantzitsua:

  • Arretaz irakurri behar da deialdia: oro har eta modalitate bakoitzean sartzeko baldintzak, balorazio-irizpideak, etab.
  • Deialdiko aldaketei arreta jartzea (bereziki, enpresa-ekimenen eta Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitateetan).
  • Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan egongo dira eskuragarri, deialdia argitaratu eta hurrengo egunean.