Musikaren Eguna 2022 kontzertua: Sara Azurza, Eneritz Furyak eta Neomak

Partekatu

Iaz bezala, urtero ekainaren 21ean ospatzen den Europako Musika Egunarekin bat egingo du Musika Bulegoak aurten ere. Hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko dira: Soinua Iratzarri, Sarea Topaketa eta Musikaren Eguna 2022 kontzertua.

Ekainaren 21ean burutuko den Musikaren Eguna 2022 kontzertua Bilboko Kafe Antzokian ospatuko da eta Sara Azurza, Eneritz Furyak eta Neomak arituko dira. Kontzertu honetarako sarrera doakoa izango da.

Egun horretan Kutxa Beltza aretoko ateak 19:30etan irekiko dira eta ordu erdi beranduago, 20:00etan, hasiko da Eneritz Furyak-en kontzertua. Emadan diskoan soinu elektronikoak lagun izan ditu Eneritzek eta ohiko letra abstraktuen laguntzarekin disko borobila osatu du.

Areto nagusiko ateak 20:15etan irekiko dira eta Sara Azurza izango da eszenatoki nagusira igoko den lehendabizikoa. Musikari donostiarraren emanaldia 20:45etan hasiko da. ‘Together’ bezalako abestietan AEBko eta Ingalaterrako soul bakarlarien eragina erakusten du Sarak, Bartzelona, Montreal eta Londres bezalako hirietan egindako egonaldien emaitza.

Gaua amaitzeko Neomak taldearen txanda 21:45etan iritsiko da. Aurretik Kepa Junkeraren ‘Sorginak’ izenpean ezagutu genituen musikari hauen proiektu berrian tradizioa eta modernitatea uztartzen dira.

 

Musikaren Eguna 2022

Bilboko Kafe Antzokia, ordutegiak:

Kutxa Beltza

19:30etan ate irekiera

20:00etan Eneritz Furyak kontzertua

 

Areto Nagusia

20:15etan ate irekiera

20:45 Sara Azurza

21:45 Neomak

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU