Musikenek eta Musika Bulegoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

 

Miren Iñargak, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren zuzendaria, eta Aitor Bengoetxeak, Euskal Herriko Musika Bulegoaren presidentea, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen iraunkorra gauzatu zuten joan den ostegunean. Hitzarmen berriak bi erakundeen arteko elkarlana sustatu eta indartuko du, helburu partekatuen bila, hala nola musikari gazteen prestakuntza, publiko berrien sorkuntza eta sentsibilizazioa, eta Euskal Herriko talentu musikalen nazioartekotzea.

 

Iraganean hainbat proiektutan unean-unean parte hartu bazuten ere, akordio berriak Musika Bulegoaren eta lurraldeko musika-irakaskuntzako zentro nagusiaren arteko harremanak estutzea dakar. Hori estrategia zehatzetan gauzatuko da, hala nola Musikeneko ikasleek Musika Bulegoaren prestakuntza-jardueretan parte hartzea, espazioak eta tresnak lagatzea, Musika Bulegoaren kanpo-hedapenerako ekintzetan Musikeneren izena ordezkatzea edo komunikazioa bezalako baliabideetan elkarri laguntzea, besteak beste.

 

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia da, 2001-2002 ikasturtean Eusko Jaurlaritzak sortua Goi Mailako Musika Ikasketak irakasteko. Interpretazioa, konposizioa, zuzendaritza eta pedagogiaren esparruan kualifikazio profesionala bermatuko duen kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustua egiten duen ikastegia da. Bere helburu nagusia ikasleei baliabide formatibo egokiak ematea da lan-mundurako bidea erraztuz, XXI. Mendeko musikaren eskakizun berriak kontutan izanik.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU