Primavera Pro 2017
Partekatu
Primavera Sound jaialdiak antolatzen duen profesionalei zuzendutako Primavera Pro guneak zortzigarren edizioa ospatu zuen 2017ko maiatzaren 31atik ekainaren 2ra bitartean. Musikaren industriaren sail ezberdinak landu zituzten hitzaldi, mintegi, tailer eta aurkezpen ezberdinetan.
Musika Bulegoa bertan izan zen eta hainbat ekimenetan parte hartu zuen:
Billy Bragg musikariari Antonio Baños kazetariak egindako elkarrizketarekin hasi genuen gure egonaldia. Musikariak argitaratu berri duen ‘Roots, Radicals and Rockers: How Skiffle Changed the World’ liburua abiapuntutzat hartuta egungo gizartearen egoeraz, politikaz eta bere ibilbideaz aritu ziren.
‘Pitchfork – The Making Of The Most Influential Voice in Music Journalism’ elkarrizketan, musika aldizkari digitaleko ordezkariak bere lan dinamikaz aritu ziren eta bere lan egiteko egitura azaldu zuten. Talde berriei bere materiala aldizkariari baino zuzenean kazetariei bidaltzea gomendatu zuten. Musika kazetaritzarekin ‘Radio in The Time of Streaming’ mahai-inguruan jarraitu genuen. Seattlego KEXP irratiko ordezkariak ikus-entzunezkoek duten garrantziaz hitz egin zuen. Hizlariak irratia egiteko modu berrietaz aritu ziren eta emisora honek ireki berri duen gunea ere aipatu zuten: esatariak zuzenean ikusteko eskaintzen duen kafetegia. Jendearengana gerturatzeko ekimenen garrantzia nabarmendu zuten guztiek.
‘Breaking an Artist in the Digital Age’ topaketan hainbat gai nagusi aipatu zituzten: nazioarte mailan musikarien lanak beraien jatorrian duten eragina, argitalpen berri bat bultzatzeko ikus-entzunezkoek duten garrantzia, datuak irakurtzen jakiteak duen garrantzia eta hauei esker jarraitzaileek taldeekin non konektatzen duten jakiteak eskaintzen duena, streaming plataformen balioa (hauek erabiltzen jakitea), publikoa ezagutzea, etab.
Ekainaren 2an, ostirala, zueneko musika aretoen nazioarteko jardunaldia egin zen ‘Mirador gunean’. ‘Music Moves Europe’ ekimenaren aurkezpenarekin hasi zen eguna. Musikaren sektorearen 50 elkartek baino gehiagok parte hartzen dute proiektu honetan. Digitalizazioa, profesionaltasuna bultzatzea eta bertoko taldeak bultzatzeko ekimenak izan ziren aipatu ziren gaietako batzuk.
‘Music cities: London, Hamburg, Oslo, Barcelona’ mahai-inguruan hiri hauetako ordezkariak aritu ziren. Balore kateak sortzearen garrantzian bat egin zuten guztiek. Europako Iparraldeko ekimen publikoen eredua nabarmendu zen eta Londresen azkeneko urteetanan zuzeneko musika areto ertain eta txikiak babesteko bultzatu dituzten ekimenak aurkeztu zituzten. Areto hauek hirietako ekonomia eratorrian duten garrantzia nabarmendu eta aretoak babesteko ekimenen beharra defendatu zuten. Gaueko ekonomiak hiri hauetan duten garrantzia ere gogoratu zuten eta Austin (Texas, AEB) hiriak egindako ‘Munduko Zuzeneko Musikaren Hiriburua’ marketing kanpaina aipatu zuten.
‘Live Style Europe’ Live DMA Europako Musika Aretoen Elkarteak datozen lau urtetan gauzatuko duen programa da. ‘Live DMA presents Live Style Europe’ aurkezpenean azaldu zuten. Creative Europe ekimenaren baitan landu dute proiektua eta hainbat ekimen bultzatuko dituzte: ikerketak, aretoen lan dinamikei buruzko datuak biltzeko lanabesak, elkarlanak, etab. Musika Bulegoko kide den Kultura Live elkartea Live DMAko bazkidea da eta Live Style Europe ekimenaren baitan dago.
Jardunaldia ‘Sound Regulation, Safety & Neighbour Relations-Music Venues Rights and Duties’ topaketarekin amaitu zen non besteak beste Madrilen eta Bartzelonan lantzen ari diren ‘Mesa de ocio’ ekimenei buruz aritu ziren.
Euskal Musikari dagokionez Primavera Sound jaialdian hainbat musikari eta taldek parte hartu zuten, besteak beste: Aries, Berri Txarrak, Gojira, Belako, Kokoshca, Rrucculla eta Kepa Junkera Los Hermanos Cuberorekin batera.
Aipagarria Donostiako Dabadaba aretoak stand bat jarri zuela jaialdiko stand-en gunean non aretoko afitxak edizio berezian, tote bag eta kamisetak saldu zituzten. Baita Bilboko Vulk taldearen lehendabiziko diskoa ere.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
2024/09/18MB Nazioartekotzea,Berriak,Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/02Deialdia,MB Nazioartekotzea,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/07/03Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian
Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike…