QUEBECEKIN LANKIDETZA PROIEKTUAK JORRATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Partekatu

Otsailaren 28an amaitzen da proiektuak aurkezteko epea Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak Quebec eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean lankidetza-proiektuak finantzatzeko diru-laguntzen deialdian. Deialdian, kultura alorreko proiektuak lagunduko dira, besteak beste.

Lehendakaritzak sustatutako laguntza hauek Etxepare Euskal Institutua 2020an eta 2021an zehar Quebec-eko lurraldean garatzen ari den kultur-lankidetza programarekin eskutik helduta joango dira. Programa hori 2019an Eskozian garatu zen Scotland Goes Basque egitasmoaren jarraipena izango da.

Lehendakaritzaren deialdiak 50.000 €ko zuzkidura izango du. Proposamenek, Quebeceko eta EAEko kultur arloko pertsona juridikoen (artista, konpainia, talde…) arteko lankidetza harremanak edota joan-etorriko proiektuak izan behar dute. Diru-laguntza jasoko dutenak EAEko pertsona juridiko horiek izango dira, baldin eta aurkeztutako proiektua Quebeceko eskualdeko bazkide batekin partaidetzan egindako elkarlan bat bada. Honako estekan aurki daiteke informazio guztia.

Quebeceko gobernuak ere beste hainbeste egin du. Kanpo Harremanetarako eta Frankofoniako Ministeritzaren (MRIF) eta Kultura eta Komunikazioaren Ministeritzaren (MCC) bitartez dirulaguntza deialdia atera du, bertako kultur eragileek euskal eragileekin kolaborazioan egindako proiektuen finantzazioa lor dezaten.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU