Showcase gaua Gatibu eta Atom Rhumba taldeekin

Partekatu

Gatibu eta Atom Rhumba izango dira Basque Music plataformak ekainaren 5ean, asteartean, Bilboko Kafe Antzokian antolatu duen showcase gauaren protagonistak.

Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak programak (Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailarenak) bultzatuta euskal musika kanpora zabaltzeko sortu den Basque Music plataformak Euskal Herriko musika nazioartean ezagutaraztea eta sustatzea du helburu. Jardun horren baitan, eta datorren ekainaren 4tik 6ra Live DMAk (Europako Aretoen Elkarteak) Bizkaiko hiriburuan batzar nagusia egingo duela aprobetxatuta –Europako 40 profesionaletik gora bilduko dira batzarrean–, showcaseen gau batean parte hartzeko deialdi publikoa ireki zuen Basque Musicek joan den apirilean.

Batzar horretara joango diren ordezkariek deialdirako berariaz osatutako batzorde batek aukeratu ditu azkenik Gatibu eta Atom Rhumba. LIVE DMA elkarteko ordezkariez gain, publikoa ere joan ahal izango da showcase horietara. Kafe Antzokiko ateak 21:30ean irekiko dira, leku guztiak osatu arte. Aipatutako kontzertuek 40 minutuko iraupena izango dute. 18 urtetik beherakoak ezingo dira sartu.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU