SOINUA IRATZARRI-ren deialdia irekita
Partekatu
Musika Bulegoak gaur, astelehena, martxoak 18, ireki du Soinua Iratzarri proiekturako deialdia. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten ekimenak bultzatzen ditu Musika Bulegoak, eta Musikagileak eta Donostia/San Sebastián 2016-k martxan jarritako proiektu honen ardura hartuko du hemendik aurrera.
Soinua Iratzarriren hirugarren edizioa 2019/2020 kurtsoan zehar garatuko da Euskal Herriko hiru eskoletan. 10-11 urtetako umeei zuzenduta dago eta musika garaikidearen ezagutza eta sorkuntza ditu helburu. Parte hartzen duten ikasleek hiru konpositorekin lan egiteko aukera izango dute, amaiera kontzertu batean estreinatuko diren hainbat musika-lan sortzeko helburuarekin.
Musika sorkuntzaren prozesua hobeto ulertzeko, iraganeko musikagileen bizitzak ere aztertuko ditu proiektuak. Edizio honetan, Juan Crisóstomo Arriaga eta Fanny Mendelssohn musikari gazteak izango dira ikasleen eredu eta gida.
Jarduera hau konpositorek garatuko dute orientatzaile-pedagogiko baten laguntzarekin. Hori dela eta, Musika Bulegoak bi ardatz ezberdin jasotzen dituen deialdia ireki du:
- Lehenengo ardatza Arriaga eta Mendelssohn-en musikaren transkripzioak egiteko interesa daukaten konpositoreei zuzenduta dago. Moldaketa hauek proeiktuaren hasierako eta amaierako kontzertuetan joko dira.
- Bigarren ardatza hezkuntza-ingurunean parte hartzeko eta umeekin batera musika-lan berriak sortzeko interesa daukaten konpositoreei zuzenduta dago.
Proposamenak maria@test.nuco.es helbide elektronikora bidali daitezke apirilaren 12a arte, eskatzen den informazioa erantsita. Deialdiaren edo proiektuaren inguruko edozein galdera izan ezkero, maria@test.nuco.es posta elektronikoan edo 688 77 47 20 telefonoan argitu daiteke.
Deialdia esteka honetan kontsulta daiteke
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10MB Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…