Speedmeeting saioa euskal profesional eta enpresentzat BIME-n
Partekatu
Etxepare Euskal Institutua, Euskadiko Soinuak eta Musika Bulegoa erakundeek, euskal musika Euskal Herritik kanpo zabaltzeko helburuz ezarritako Basque Music izeneko lankidetzaren esparruan eta BIME Pro kongresuarekin sinatuko hitzarmenaren ondorioz, topaketa horren egitarau ofizialean sartuko den speedmeeting saio batean parte hartzeko deialdi bat egin dute, euskal enpresei zuzenduta. Topaketa Barakaldoko BEC erakusketa- eta hitzaldi-zentroan izango da, 2017ko urriaren 27an.
Speedmeeting saiorako proposamenak egiteko epea irailaren 10era arte egongo da irekita eta 15 euskal enpresak hartu ahal izango dute parte.
BIMEn izango diren estatuko eta nazioarteko enpresa eta eragileei euskal musika-eskaintza aurkeztea eta gure artistei eta enpresei nazioartera zabaltzen laguntzea da Euskal Herriko eta nazioarteko profesionalen arteko topaketa horren helburua.
Parte hartzeko interesa dutenek ondoko inprimaki hau bete beharko dute izena emateko.
Gehienez zehaztutako kopurua baino enpresa gehiago aurkeztuz gero, beraien artean hautaketa egingo da. Hala, Musika Bulegoko enpresa bazkideak eta Basque Musicek BIME City programaren baitan aurkeztutako showcaseetan parte hartu duten artistak lehenetsiko dira.
Irailean, BIMEk prestakuntza-jardunaldia antolatuko du, Basque Musicekin elkarlanean, topaketan parte hartuko duten enpresek bertako jarduna optimizatzeko asmoz. Prestakuntza horrek, halaber, beste topaketa eta azoka profesional batzuetan egiten duten lana hobetzeko ere balio izango du.
Gogorarazi nahi dizuegu lehen akreditazioa doakoa izango dela euskal enpresa guztientzat, eta pro@bime.net helbidean eskuratu dezakezuela. Hortik aurrerako akreditazio guztietan % 25eko deskontua izango dute.
Basque Musicen bidez elkarrekin antolatzen dugun speedmeeting saioaz gain, BIME Prok antolatutako beste saio batzuk ere izango dira, eta izena ahalik eta lasterren ematea gomendatzen dizuegu.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
2024/09/18Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian
Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike…