Trio Zukan, Quebecen

Partekatu

Etxepare Euskal Institutuak ‘Chejov vs. Shakespeare’ egitasmoaren edizio berria aurkeztu zuen urriaren 5ean Donostiako Tabakaleran antolatutako ekitaldian. Aurelia Arkotxa euskal idazlea eta Jean Désy idazle quebectarra izan dira protagonistak. Urtebetez mantendu duten korrespondentzian akulturazioa, kolonialismoa eta kultur aniztasuna bezalako gaiak izan dituzte mintzagai, baita pandemia ere. Gutun-truke horren emaitza liburu bihurtu eta jaialdi horretan aurkeztuko da Désy eta Arkotxaren eskutik. Ekitaldian pasarte batzuk ere irakurriko dira Trio Zukanen musikaz lagunduta.

Maria Zubimendi, Gorka Catediano eta Jon Ansorenak osatutako hirukote honek beste kontzertu bat ere emango du urriaren 20an, Montrealen, bertako Quasar Saxophone Quartet taldearekin batera.

Trio Zukanek eskainiko duen kontzertua 2020an egin behar zen baina COVID 19ak eragindako pandemiaren ondorioz atzeratu egin da. Emanaldi hau Quebec-Euskadi kultur lankidetzaren ondorioa da.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU