Urriko jarduerak
Partekatu
Urrian 2018ko proiektu-poltsaren baitan beste erakunde batzuekin elkarlanean garatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu.
Gasteizko Musika Elektroniko Garaikideko Jaialdiaren laugarren edizioa urriaren 11n, 12an eta 13an izango da. Musika Bulegoak 2 jarduera antolatu ditu. Urriaren 11n (osteguna), musika elektronikoan espezializatutako diskoetxeei buruzko mahai-ingurua egingo da Artium Museoan (17:00etan). Antton Iturbe arituko da moderatzaile, eta Aitor Etxeberria (Forbidden Colours, Gernika), Mario Castillo (Soul Notes, Gasteiz), Juan María Olias (Rebels, Irurtzun) eta Sergio JM (Analogical Force, Madril) izango dira hizlariak. Urriaren 13an (larunbata), sintetizadore modularren gaineko lantegia egingo da, hori ere Artium Museoan (14:00etan), eta Mario Castillok (Kastil) eta Álvaro Grandak (Reykjavik606) hartuko dute parte.
Euskal Herriko II. Metal Topaketa
Urriaren 12tik 14ra bitartean, metalezko haize-instrumentuen zaleek hitzordu saihestezina dute Azpeitian: Euskal Herriko II. Metal Topaketa, #MetalTop. Jarduera mordoa ekarriko ditu: maisu-eskolak, kontzertuak eta erakusketak. Egitaraua urriaren 12an (ostirala) hasiko da, musikari gazteei zuzendutako maisu-eskolarekin. Ondoren, kontzertua izango da, 18:00etan, Sanagustin Kulturgunean. Jardunaldi nagusia urriaren 13an (larunbata) izango da. Egun horretan, nabarmentzekoak dira, besteak beste, Spanish Brass boskotearen bi maisu-eskola eta David Muñozek emango duen hitzaldia, Técnicas para un estudio eficaz en la música izenburukoa. Kontzertuei dagokienez, urriaren 12an (ostirala), Tuba Jaialdiko tuba-taldeak Tuba Polkak izeneko errezitala eskainiko du. Urriaren 13an, Spanish Brass boskoteak eskainiko du emanaldia, eta urriaren 14an (larunbata) emango zaio amaiera ekitaldiari, Spanish Tuba Quartet taldearen kontzertuarekin.
Hari-laukoteak XXI. mendean (jardunaldiak)
Musikagileak elkarteak antolatzen ditu jardunaldiak, IX. Musika Garaikidearen Zirkuituaren barruan, eta Musikenen egingo dira. Urriaren 15ean (astelehena) GARAT proiektua aurkeztuko da (17:30ean), eta Jon Baguesek eta Itziar Larrinagak hartuko dute parte. Urriaren 16an (asteartea, 10:00etan), Cuarteto Bretón taldeak hari-laukote profesional baten lana aurkeztuko du, bai eta obra berri baten interpretazioari eta ganbera-lanari praktikotasunez ekiteko modua azaldu ere.
Musika Garaikidearen Jardunaldiak
Musika Garaikideko Topaketek hogeita bosgarren edizioa betetzen dute aurten. 2018ko azken hiruhilekoan egingo dira, Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, eta kontzertuak, maisu-eskolak, hitzaldiak eta soinu-artearen instalazioak biltzen ditu egitarauak. Ensemble du Bout du Monde izango da Musika Garaikidearen Jardunaldietako lehen maisu-eskolaren protagonista. Don-Paul Kahl, Kay Zhang, Noa Mick eta Pablo de La Fuente saxofonistek osatzen dute taldea, eta ‘Instroducción a las Técnicas Extendedidas en el Saxofón’ izeneko eskola emango dute. Urriaren 21ean (igandea) izango da.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
2024/12/03MB Prestakuntza,Berriak
Formakuntza: Publishing
SGAE Fundazioak, Musika Bulegoarekin lankidetzan, Publishing-ari buruzko formakuntza antolatzen du Ibai Machín Articaren eskutik. Prestakuntza abenduaren 10ean eta 12an izango da, Bilboko Campos…
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…