Vulk, Ipar Mazedonian egingo den Pin Conference 2021 topaketan

Partekatu

Bilboko Vulk taldeak azaroaren 25etik 27ra egingo den Pin Conference nazioarteko topaketan parte hartuko du. 2021eko azaroaren 14an Zinebi jaialdiaren baitan Vulk Ez  Da ikuskizuna aurkeztu zuen talde bilbotarrak eta 2022an disko berria argitaratuko duela iragarri zuen.

Basque.Music. ekimenak lehen aldiz parte hartuko du Skopje hirian egingo den nazioarteko musika azokaren edizio berrian.

2012an lehen edizioa egin zenetik, AKSIRAT kultur eta elkarteak antolatu du topaketa, eta Taksirat Festivalospetsuaren parte da (Yourope eta ETEP bezalako elkarteetako bazkide den jaialdia).

PIN Conference Music Moves Europen baitan dagoen HEMI (“Hub for the Music Innovation”) ekimenaren baitan dago eta eta INESeko  (“Innovation Network for European Showcases”) bazkide da.

Aurreko edizioetan nazioarteko jaialdi nabarmenetako ordezkariek parte hartu dute kongresu honetan: Glastonbury, Sziget, Roskilde, EXIT, Lollapalooza Berlin, Pohoda, Waves Bratislava, etab.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU