WEBINAR: Kultura sustatzeko pizgarri fiskalak Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak kultura-proiektuak sustatzeko pizgarri fiskal berriak onartu ditu. Musika Bulegotik eta aldundiko Ogasun eta Finantza sailatik doako web-mintegi batera gonbidatzen zaitugu, pizgarri horiek ezagutzeko.

Arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizunetarako laguntzak, obren ekoizpen eta promoziorako pizgarriak edota euskarazko liburuen ediziorako neurri zehatzak dira web-mintegi honetan aztertuko ditugun gakoetako batzuk.

Mintegi hau kultura-sektorean proiektuak garatu nahi dituzten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Gaiak…

  • Pizgarri fiskalen ezaugarriak
  • Zerga-abantailak lortzeko baldintzak
  • Proiektu kulturalen garapenerako tresnak

Data eta izen emateak:

  • Data eta ordua: otsailaren 13a, osteguna, 10:30etan
  • Iraupena: 90 minutu
  • Non: Online (Zoom lotura bidaliko da)
  • Izen-emateak: esteka honetan (otsailaren 12ko 14:00ak baino lehen)

Hizlariak:

  • Bittori Zabala: GFAko Zerga eta Finantza Politikako zuzendaria
  • Rodrigo Llano-Ponte: GDAko Araugintza eta Lege Aholkularitzako zerbitzuburua
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU