WOMEX 2024 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute

Partekatu

Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 30. edizioa Manchester-en (Erresuma Batua) ospatuko da urriaren 23tik 27ra bitartean.

Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko deialdia zabalik dago esteka honetan (martxoaren 1a arte).

Jaialdiak irauten dituen egunetan zehar  hainbat jarduera antolatzen dira: showcase-ak, musikaren profesionalen azoka, ikus-entzunezko proiekzioak eta hitzaldiak, besteak beste.

Womexek 3.100 profesional baino gehiago biltzen ditu urtero eta bere programazioan antolatzen diren kontzertuetan 300 artista baino gehiagok parte hartzen dute eta 113 herrialde baino gehiagoko ordezkariak biltzen dira.

BASQUE. MUSIC.-ek euskal profesionalek erabiltzeko aukera izango duten stand-a izango du.

Aurreko edizioetan BASQUE. MUSIC.-ek antolatu dituen showcase-tan Neomak (2023), Amak (2021), Xabi Aburruzaga (2020), Topa-K (2019), Kalakan (2018) eta Juan Mari Beltran (2017) artistek parte hartu dute.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU