ZUZENEKO ARTEAK, SEKTOREAREN EGOERAREN BALORAZIOA COVID-19-AREN AURREAN

Gaur, 2020ko ekainak 4, zuzeneko arteak sektoreko elkarteek Covid 19ak eragindako krisiak sortutako egoeraren aurrean prentsaurrekoa eskaini dute Bilborock aretoan.

Gune kulturalak berreskuratzea eskatu da eskaintza kulturala normaltasunez eskaini ahal izateko.

Gainera, administrazio publiko ezberdinei bertan behera gelditu diren ikuskizunak berreskuratzeko beharrezko irtenbideak bilatzeko erraztasunak eskatu zaizkie.

Udaletako administrazioekin zuzeneko harremanak eraikitzea ere eskatu da ezeztatze sistematikoak sahiesteko eta orain arte galdutako guztia berreskuratzeko. Konponbideak eraikitzeko eta zuzeneko arteak normaltasunera itzultzeko interlokuzioa eskaini da.

Hemen irakurri dezakezue gaur aurkeztu duten prentsa oharra.

ELKARTE SINATZAILEAK:

Adde (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea)

Artekale (Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea)

Besteok

EAB (Euskal Aktoreen Batasuna)

Eskena (Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea)

EZE (Euskal Zirku Elkartea)

Kultura Live (Euskal Herriko Musika Aretoen Elkartea)

MIE (Musika Industriaren Elkartea)

Musikagileak (Euskal Herriko Musikagileen Elkartea)

Musikari (Euskal Herriko Musikariak)