Jarduerak

Gurekin, gure musika ozenago entzuten da.

Musika non, gu han. Euskal Herriko musika dagoen lekuetan presente egon nahi dugu eta sektorearen erakusleiho izan. Sektorearen ikusgarritasuna bermatu.

Aukera berriak sortzeko zerbitzu eta eskaintzak:

Eta gainera...

MB SARIAK

Euskal Herriko musika sektore osoari aitortza egiten diogu urtero Musika Bulegoa Sarien bidez. Gure sektorea balioan jartzeaz gain, sari hauek bertako proiektuak sustatzeko, ezagutarazteko eta bultzatzeko bokazioa ere badute. 

Urtero 2.000€ko 9 sari banatzen dira euskal kulturari egindako ekarpenagatik nabarmentzen diren proiektuei. Honez gain, Ohorezko Saria eta Publikoaren Saria ematen dira. 

Fernando Mikelarenaren eskultura bat ere jasotzen dute sarituek.

 

Epaimahaiaren sariak.

Kultura-sektoreko profesionalez osatutako epaimahaiak (musikariak, kazetariak, musika programatzaileak eta hezkuntza mundutik datozen pertsonak) aurkeztutako proiektuen artean 8 aukeratzen ditu. 

Nazioartekotzeari saria.

Etxepare Euskal Institutuak euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko egindako lanagatik aitortzen duena.

Ohorezko saria.

Musika Bulegoaren Zuzendaritza Batzordearen sari berezia. Musika-jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati, prestakuntza, sentsibilizazioa edo zabalkundea bezalako arloetan proiektu aipagarri bat garatzeagatik.

Publikoaren saria

Euskal artisten talentua jarraitzen dutenei ahotsa emateko asmoz sortutako saria. Lehen hautaketa prozesu baten ostean publikoari bere artista gogokoena aukeratzeko aukera ematen zaio.  

MB Sariak datuetan

8

Edizio

2100

Parte–hartzaile

+70

Sari

Deialdia zabaltzen dugunean informazioa jaso nahi al duzu?

Harpidetu zaitez gure buletinera!

Ikusi aurreko edizioak

2024
2023
2022
2021
2020
2018
2017
2016

Egitasmo bereziak

Urtean zehar hainbat egitasmo antolatzen ditugu: 

LGTBIQ+ TOPAKETAK

Musikaren sektorean LGTBIQ+ kolektiboak duen espazioa aldarrikatzeko eta ikusarazteko erreferentziazko topaketak dira. Ekimen honen barruan askotariko ekintzak antolatzen dira kolektiboaren barruan dauden sortzaile eta profesionalen egoeraz eztabaidatu eta hausnartzeko, besteak beste: mahai-inguruak, hitzaldiak eta kontzertuak. 

SOINUA IRATZARRI

Euskal Herriko haur eta gazteak musika klasiko eta garaikidera hurbiltzeko egitasmoa da. 10-11 urteko 2 ikastetxeetako haurrek 2 konpositorerekin lanean aritzen dira sorkuntza prozesu batean eta amaieran kontzertua eskaintzen dute sortutako musika-lanak aurkezteko. Musikagileak eta Donostia 2016ek sortutako proiektua da, 2019tik aurrera Musika Bulegotik aurrera eramaten duguna. 

Jarduerak

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Jarduerak

Default content