2021eko Eurosonic-en parte hartzeko deialdia ireki dute

Partekatu

Eurosonic Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Musika jaialdiaz gain nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da. Bertan antolatzen diren showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki dute.

ESNS jaialdiaren hurrengo edizioa 2021eko urtarrilaren 13tik 16ra egingo da Groningen-en (Herbeherak). Bertan parte hartzeko deialdia 2020ko irailaren 1a bitartean irekita egongo da. Izena emateko esteka hau erabili behar duzu.

Europan sortutako musikaren elkartrukerako eta sare lanak egiteko topaleku garrantzitsua da ESNS. Herrialde bakoitzeko talentua babesteaz gain talentu berriak bultzatzen ditu jaialdi honek. Urtero nazioarteko 4.000 delegatu eta 400 musika jaialdi baino gehiago biltzen dira bertan.

Melenas taldea 2020ko Eurosonic-en.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU