Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik

BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du.

Musika Industriaren Nazioarteko BIME Topaketa duela hamabi urte hasi zen Bilbon, eta Amerikako kontinentean hirugarren edizioa ospatuko da aurten. Hitzordu berria 2024ko maiatzaren 8tik 11ra izango da Bogotan.

Izarok 2023ko Durangoko Azokan argitaratu zuen Cerodenero bere azken diskoa aurkeztuko du Kolonbiako hiriburuan maiatzaren 9an. Lan berri hau arrakasta handia izaten ari da zuzeneko emanaldietan.

BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, grabatutako musika eta zuzeneko musika, plataformak, startupak edo marko legegileak, eta horiek dira paneletan, tailerretan eta masterretan eztabaidatuko diren gaietako batzuk.

BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatutako proiektua da, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Helburua euskal sormena, kultura eta artearen sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU