Basque Music ekimenaren hurrengo helmugak: BIME City eta Womex
Partekatu
Nerabe, Meridian eta Kalakan taldeak izango dira Basque Music ekimenaren enbaxadoreak nazioarteko musikaren ekitaldirik nabarmenenetako bitan, alegia Bizkaia International Music Experience (BIME) jaialdian, Bilbon, eta Womex jaialdian, Kanaria Handiko Las Palmasen. Bi hitzordu horietan showcase bana antolatuko du Basque Musicek, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko. Bada, aipaturiko 3 taldeak aukeratu dira emanaldi horietarako.
Iazko ekitaldian, BIME City deritzon ekimena jarri zuen martxan BIMEk. Etorkizuna duten artista berrientzako proposamena da. Hain zuzen, atal horretan jardungo dute Nerabe eta Meridian taldeek baterako showcase batean. Urriaren 25ean, ostegunean, izango da, Bilborock aretoan, 21:15ean. 2017an, Melenas eta Los Brazos taldeak aritu ziren emanaldi horretan.
BIME Pro atal profesionalean, berriz, Basque Musicek speedmeetings saio bat babestuko du euskal musikari profesionalentzat, urriaren 25ean, ostegunez. BIMEn izango diren estatuko eta nazioarteko enpresa eta eragileei euskal musika-eskaintza aurkeztea eta gure artistei eta enpresei nazioartera zabaltzen laguntzea da Euskal Herriko eta nazioarteko profesionalen arteko topaketa horren helburua.
Hurrengo egunean, ostiralean, hilak 26, Kalakanen txanda izango da, World Music Expon (Womex), munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenean. Iparraldeko hirukoteak offWomex programazioaren esparruan eskainiko du bere kontzertua (Gabriel Rodó aretoa), 21:00etan. Horrela, Kalakanek Juan Mari Beltrani hartuko dio lekukoa, bera izan baitzen 2017ko showcaseko buru. Aurreko edizioetan bezala, Basque Musicek stand propioa izango du Womexen. Azokan parte hartzen duten euskal profesionalek eskura izango dute stand hori, beren lanak beste profesionalei erakusteko.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…
Cecilia Payne eta Nakar, Le tour du 6MIC zikloan
Cecilia Payne eta Nakar euskal taldeek frantzian ospatuko den Le tour du 6MIC zikloaren bigarren edizioan hartuko dute parte. Jaialdia frantziako Aix-En-Provence-en ospatuko da uztailaren 1etik……
Merina Gris taldeak Rotterdameko WORM aretoan egonaldi artistikoa egingo du
Musika Bulegoak eta Worm aretoak egindako akordioari esker Merina Gris taldeak astebeteko egonaldi artistikoa egingo du Rotterdamen. Abenduaren 3an hasiko den egonaldi honetan, Merina Grisek Worm…