‘Basque Music’ plataformak Anari eta Vulk aurkeztuko ditu Monkey Week Jaialdian
Partekatu
Datorren azaroaren 22tik 24ra bitarte, Monkey Week Jaialdia izango dugu Sevillan. Ezinbesteko egunak dira musika independentearen egutegian, eta, aurten ere, euskal musika entzuteko aukera izango dugu. Euskal Herriko musika kanpoan zabaltzeko Basque Music plataformak hainbat ekintzaren bidez hartuko du parte jaialdian.
Basque Music plataformak babestuta, Anarik eta Vulk taldeak zuzeneko bina kontzertu eskainiko dituzte asteburuan. Bilboko taldeak hilaren 23an, ostirala, eskainiko du lehen showcasea, 17:30ean, Jägermusic agertokian. Hurrengo egunean, 19:15ean, Vulkek Santa Clara agertokian joko du berriz. Anarik, berriz, agertoki horretan bertan eskainiko du bere lehen saioa hilaren 24an, larunbata, 18:00etan. Bigarrena, berriz, Fun Clubean, AIE agertokian eskainiko du egun horretan bertan, 22:00etan.
Vulk taldeak bere bigarren lana aurkeztu zuen aurtengo maiatzean: ‘Ground For Dogs’. Taldeak beste urrats bat egin du arrisku eta irudimen musikalaren arloan, ‘Beat Kamerlanden’ izenburuko lehen diskoaren ondoren. Afterpunk genero finituaren mugak zabaldu ditu, eta eremu progresibo, atmosferiko eta ia krautetara eraman du.
Anari Alberdik musikan egindako 20 urtetik gorako ibilbidea saritzen duen Adarra Saria jaso du berriki, eta Mikel Txopeitiak, Xabier Olazabal Drakek, Ander Narbaizak eta Mariano Hurtadok osatzen duten talde gipuzkoarreko burua da. Monkey Week aukera ona izango da haren azken diskoak entzuteko, hots, ‘Zure aurrekari penalak’ eta, berriena, ‘Epilogo bat’.
Nolanahi ere, Anari eta Vulk ez dira izango euskal musikaren enbaxadore bakarrak Sevillan. Hamargarren edizio honetan, honako hauek daude berretsita: Exnovios (hilaren 23a, ostirala, 00:30. X aretoa); Pet Fennec (hilaren 24a, larunbata, 20:45. Fun Club / AIE agertokia); Melenas (hilaren 24a, 21:45. Vinilo Rock Bar / Festival Marvin CDMX agertokia); eta Mazmorra (hilaren 24a, larunbata, 01:30. Holiday by Obbio diskoteka).
‘Basque Music’ standa
Kontzertuez eta jardunaldi profesionalez gain, Monkey Week jaialdiak gune bat eskainiko du enpresen arteko komunikazioa sustatzeko, negozio-ildoak bultzatzeko eta Monkey Market deituraren bidez musika-sektore independenteko agenteen arteko sinergia sustatzeko. Gune horretan, Basque Music plataformak stand bat jarriko du Euskal Herriko musikari lotutako sektoreei buruzko informazioa eskaintzeko.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…
Cecilia Payne eta Nakar, Le tour du 6MIC zikloan
Cecilia Payne eta Nakar euskal taldeek frantzian ospatuko den Le tour du 6MIC zikloaren bigarren edizioan hartuko dute parte. Jaialdia frantziako Aix-En-Provence-en ospatuko da uztailaren 1etik……
Merina Gris taldeak Rotterdameko WORM aretoan egonaldi artistikoa egingo du
Musika Bulegoak eta Worm aretoak egindako akordioari esker Merina Gris taldeak astebeteko egonaldi artistikoa egingo du Rotterdamen. Abenduaren 3an hasiko den egonaldi honetan, Merina Grisek Worm…