BELAKORI elkarrizketa “Kontzertuetan jendea berriro zutik eta saltoka ikusteak oso zoriontsu egiten gaitu”
Partekatu
Iaz sarituak izan zineten. Zer suposatzen du zuentzat honelako sari bat jasotzeak?
Ohorea da sari bat jasotzea eta gehiago zure lana saritzen denean. Baina kasu honetan, pandemiarekin eta musika mundua nola zegoen ikusita, garrantzitsuagoa izan zen guretzat. Plastic Drama diska, pandemia erdian atera genuen eta ezin izan genuen guk nahi genuen moduan aurkeztu, kontzertu pila bat bertan behera geratu zirelako. Horregatik sari hau jasotzeak asko suposatu zuen guretzat.
Musika Bulegoa Sariak Euskal Herri mailan dauden sari garrantzitsuenak dira. Sektorearentzako honelako aitortzak egotea garrantzitsua al da?
Oso garrantzitsua. Bai pandemia garaian eta baita honetatik kanpo ere. Musika oso ahul dagoela esan dezakegu, oso zaila da proiektu bat aurrera eramatea eta nolabaiteko aitortza jasotzea beti da pozgarria.
Pandemia garaian egindako lan batengatik sarituak izan zineten. Nolakoa izan zen horrelako egoera batean lan egitea?
Oso zaila. Gu musikatik bizi gara eta baita gure inguruan dauden teknikariak, managerrak… Musikatik baino gehiago, kontzertuetatik bizi garela esan genezake eta hauek ez daudenean, edo murrizten direnean, egoera zailagoa bihurtzen da. Hala ere, era batera edo bestera aurrera ateratzen saiatu ginen, kontzertuak jotzeko ideiak pentsatuz edo pandemiatik kanpo egiten ez ditugun gauzak eginez. Talde bezala bizirik segitzea lortu genuen eta hori ez da gutxi.
Zuena bezalako taldeek publikoa behar dute. Eszenatokietatik kanpo horrenbeste denboraz ibili ostean, zer moduzkoa izan da berriro oholtza gainera igotzea?
Onena, dudarik gabe, jendea berriro ere zutik ikustea izan da, oraindik musukoarekin, baina salto handia izan da hori. Publikoa eserita dagoela kontzertu pila eman ditugu eta alde positiboa bilatzen saiatu ginen. Errepertorioak aldatu behar izan genituen, abesti asko birmoldatu ere, normalean joko ez genukeen antzokietan jo dugu eta musikari bezala erronka desberdinak gainditu ditugu. Baina jendea berriro zutik eta saltoka ikusteak oso zoriontsu egiten gaitu
Zer espero duzue 2022 honetan? Badirudi normaltasuneranzko bidea berreskuratzen ari garela…
Guztiz. Momentuz, kontzertu “normalak” ematen ari gara eta Estatu Batuetan bira batean izan gara. Honetaz gain Mexiko, Ingalaterra eta Alemaniatik ere pasatuko gara. Oraindik ezin dugu sinetsi. Horrela jarraitzea espero dugu eta pandemia laster guztiz bukatzea ere.
Lan berria kaleratu eta apirilean estreinatuko duzue. Zer aurkituko du entzuleak bertan?
Pandemia garaian atera genuen Plastic Drama diskaren edizio berezia izango da, bertan nazioarteko artista askoren ‘remix’-ak egongo dira… Crystal Fighters, The Vaccines, Wolf Alice, Hinds, Delaporte… Bezalako taldeekin kolaboratu dugu eta ilusio asko egiten digu lan hau kaleratzeak. Pandemian atera genuenez, diskoaren bizitza pixka bat luzatu nahi izan genuen eta miresten ditugun artistekin batera ateratzeak asko lagunduko digu helburu hori betetzeko.
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan
EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak,…
Webinar: Musika Sustatzeko Dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kaleratutako 2024ko musika sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzari buruzko webinar bat antolatu du. Online informazio-saio…
Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du
Iñigo Kintanak zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak, Musika Bulegoak 2024ko otsailean Ekuatore Ginean antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Bertan, Gipuzkoako bi txalapartarik parte hartu…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
Musikaren Eguna: HOFE X 4:40 eta EIRE, zuzenean
Musikaren Europako Eguna dela eta, ekainaren 21ean, Musika Bulegoak HOFE X 4:40 eta EIRE taldeen kontzertua antolatu du. Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian izango da 21:00etan eta sarrera librea…