EUSKAL HERRIKO MUSIKAK SEKTOREKO HAINBAT TOPAGUNE PROFESIONALETAN IZANGO DU PRESENTZIA
Partekatu
Mercat de la Música Viva (Vic), Monkey Week (Sevilla), Womex (Polonia) eta BIME (Bilbo); horra hor Basque Music ekimenari esker aurten ere euskal musikaren eskaintza bilduko duten topaguneak.
Oraingoan ere, euskal talde eta artista ugari ikusi eta entzun ahal izango dira udazkeneko azoka eta jaialdietan, Basque Music plataformaren eskutik. Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Euskadiko Soinuak-ek bultzatutako plataforma da Basque Music.
Euskal musika Euskal Herritik kanpo zabaltzen laguntzeko helburua du Basque Music ekimenak, eta, horretarako, sektoreari zerbitzu emateaz arduratzen da: standak jartzeaz, materialak editatzeaz, sustapenaz, showcaseak antolatzeaz eta abar. Gainera, euskal taldeen zuzeneko partaidetza ere eskaintzen du, jaialdi eta topagune profesional bakoitzean nagusi den estiloaren arabera.
Datozen bi hilabeteetan lau hitzordu daude: Viceko Mercat de la Música Viva, Monkey Week, Womex eta Bime. Viceko Mercat de la Música Viva irailaren 13tik 17ra bitartean izango da. Azoka horren esparruan, eta Kataluniako profesionalei EH Sonaren 2017ko edizioa aurkeztu ondoren, Iparraldeko Ekiza kantariak joko du irailaren 15ean, 13:30ean.
Urrian, eta Sevillako Monkey Weeken baitan —urriaren 9tik 14ra—, Basque Musicek hiru talde aurkeztuko ditu: Willis Drummond, Niña Coyote y Chico Tornado eta Tooth. Hirurak ere talde ezagunak dira Euskal Herriko rock agertokian eta euren zuzeneko emanaldi indartsuak publiko berri baten aurrean aurkezteko aukera izango dute. Berrikuntza gisara, aurten hiru taldeok elkarrekin jotzeko lekua izango da.
Poloniako Womex musika jaialdiaren —Polonia, urriak 25-29— Womex Off atalean, besteak beste, euskal musika herrikoiaren figurarik garrantzitsuenetako batek hartuko du parte: Juan Mari Beltranek.
Eta, hil berberaren amaieran, urriaren 26an, Melenas eta Los Brazos taldeen emanaldiak egongo dira, BIME 2017 egitarauaren baitan. Horretaz gain, berariaz euskal profesionalei zuzendutako speedmeetings saioa ere izango da BIME pro atalean, estatuko eta nazioarteko beste profesional batzuei euren katalogoaren berri emateko helburuarekin.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…