Haurrentzako tailerrak Atlantikaldia jaialdian

Musika Bulegoak Creative Soulekin elkarlanean haurrentzako hiru tailer antolatu ditu Atlantikaldia jaialdiaren barruan.

Irailaren 17an etxeko txikienek musika ardatz duten hiru tailerretan parte hartu ahal izango dute Errenterian ospatuko den Atlantikaldia jaialdian. Denak arratsaldez izango dira “Herrixka” gunean:

  • Eskulan tailerra. 17:00-18:00. Ikastaro honetan, instrumentu bat sortuko dute ondoren, inprobisariorako erabiliko dena.
  • Inprobisazio tailerra. 18:00-19:00. Hainbat proposamen erritmiko eta armoniko kontutan hartuta, inprobisazio musikala izango da tailer honen ardatza. Instrumentu ezberdinak erabili ahal izango dituzte (pianoa, gitarra, perkusio txikia, etab.). Musika instrumenturen bat jotzen jakinez gero, etxetik eraman daiteke.
  • Kontzertua. 19:00-20:00. Kontzertu interaktiboa izango da. Bertan, 5 kontinenteetako abestiak joko dira eta erritmoa eta ahots ezaugarriak landuko dira.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU