Womex, Basque Music ekimenaren hurrengo helmuga
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Finlandiako Tampere hirian egingo da urriaren 23tik 27ra.
Basque Music-ek Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko helburuarekin antolatutako showcase-an Topa-K taldeak parte hartuko du.
Aurreko edizioetan bezala Basque Music-ek stand propioa izango du Womexen. Azokan parte hartzen duten euskal profesionalek eskura izango dute stand hori, beren lanak beste profesionalei erakusteko.
Topa-K taldeak eskainiko duen kontzertua urriaren 26an, larunbata, burutuko da 00:00etan offWomex programazioaren baitan Tullikamari aretoan. Horrela, Topa-K taldeak Juan Mari Beltrani (2017) eta Kalakan taldeari (2018) hartuko die lekukoa.