ZUZENEKO ARTEAK RESET PLATAFORMAK COVID 19ak ERAGINDAKO KRISIARI AURRE EGITEKO PROPOSATUTAKO NEURRIEN OINARRIZKO TAULA
Partekatu
Zuzeneko arteen sektorea gizartea Covid 19ak eragindako larrialdi egoerari aurre egiteko burutzen ari den borrokarekin erabat konprometituta dago. Egoera honek guztion harremanak eta ekonomia nahasi ditu eta modu berezian nahigabetu ditu gaixo dauden pertsonak eta gure biziraupenaren oinarrizko konstanteak mantentzeko eta osasunaren alde lan egiten dutenak.
Gero eta gertuago dagoen itzuleraren esperoan, sormen egiturek jarduera behar dute interpreteak, musikariak, teknikariak, ibilgailuak, jatetxeak, antzokiak (bere alde teknikoarekin, programazioarekin, promozioarekin, etab.-ekin), aretoak, jaialdiak etab. mugiarazteko. Hauen inguruan enplegua sortu eta herrietako bizitza aberasten duten beste hainbat jarduera aurkitzen dira.
Jarduera da zuzeneko arteak berpizteko behar duguna. Bizi dugun egoera hau lehenbailehen itxiko den parentesi bat izan dadila eta ondoren jarduera handiko bizitza eta eskaintza kulturala berreraikitzeko aukera izatea. Garai berri horretan, gurea, egoera post traumatikoan egongo den gizartearentzat, lan terapeutikoa izango da. Baina aldez aurretik premiazkoa da bere sormen sarea eta bere profesionalak babestea
Gure erakundeek bultzatutako laguntza zehatza ere beharko dute zuzeneko arteek. Eta garrantzitsua da sare ekonomikoa, enpresariala edo gizarte egitura babesteko hartuko diren neurriekin batera, kulturak eta ekintza artistikoek giza eskubideetan, hezkuntzan eta gizarte kohesioan duten garrantzia nabarmentzea. Hau guztia pasako da eta garai berrirako funtsezko ekarpen bat egin nahi dugu: kolektiboa berreskuratzen lagundu, giza loturak berreskuratu eta berriro ere elkarrekin egotearen poztasuna bultzatu.
Hemen irakurri dezakezu ZUZENEKO ARTEAK RESET PLATAFORMAK COVID 19ak ERAGINDAKO KRISIARI AURRE EGITEKO PROPOSATUTAKO NEURRIEN OINARRIZKO TAULA.
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan
EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak,…
Webinar: Musika Sustatzeko Dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kaleratutako 2024ko musika sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzari buruzko webinar bat antolatu du. Online informazio-saio…
Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du
Iñigo Kintanak zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak, Musika Bulegoak 2024ko otsailean Ekuatore Ginean antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Bertan, Gipuzkoako bi txalapartarik parte hartu…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
Musikaren Eguna: HOFE X 4:40 eta EIRE, zuzenean
Musikaren Europako Eguna dela eta, ekainaren 21ean, Musika Bulegoak HOFE X 4:40 eta EIRE taldeen kontzertua antolatu du. Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian izango da 21:00etan eta sarrera librea…