Aholkularitza: galde iezaguzu

Euskal Herriko Musika Bulegoa

Batzen Gaituena

2025 datuetan
+76 jarduera
+5.500 parte-hartzaile

10 urte

Igo musika

Datozenak

Eskaintza

Euskal Herriko musika sektoreari entzun eta erantzuteko gaude hemen, sektorearen zerbitzura, musikatik musika eraldatzeko, profesionalizatzeko eta indartzeko. Gure ondoan, bidea errazagoa da.

Default

Deialdia zabaltzen dugunean informazioa jaso nahi al duzu?

Harpidetu zaitez gure buletinera!

Albisteak

+ Info

2026.01.16

Berriak

Euskal musikaren sektorea: 2025eko balantzea eta etorkizuneko erronkak

Musika Bulegoak 2025eko euskal musika sektorearen balantzea aurkezten du, elkarte sektorialen, industriaren, kontzertu-aretoen, konpositoreen eta musikarien ekarpenetatik abiatuta. 2025a jardun sortzaile handiko eta euskal musikaren arrakastaz betetako urtea izan da, publiko zabalengana iritsi diren proiektuekin. Aldi berean, sektoreko ahots ezberdinek kezka partekatu bat azpimarratzen dute: musika-ekosistemaren polarizazio gero eta handiagoa, bereziki proiektu txiki eta ertainen egoerari dagokionez, horiek baitira musika-ehunaren oinarria. Diagnostikoa argia da: sektore bizia, anitza eta sortzailea, baina egiturazko erronka garrantzitsuekin 2026ari begira. Besteak beste, sarea indartzea, aretoen eta formatu txiki eta ertaineko zirkuituen iraunkortasuna bermatzea, musikarien lan-baldintzak hobetzea eta finantzaketa-eredu egonkorrago eta jasangarriagoak garatzea.
+ Info

2026.01.12

Basque.Music

BASQUE.MUSIC.-ek ESNS 2026ra eramango du Verde Prato

Verde Prato ESNS 2026ko kartelaren parte izango da BASQUE.MUSIC.-en eskutik, euskal musikaren nazioarteko proiekzioa indartuz Europako erakusleiho profesional garrantzitsuenetako batean. ESNS Europako musika-sektorearen urteroko topagune nagusia da. Urtarrilero nazioarteko 4.000 ordezkari, 400 jaialdi baino gehiagoko programatzaileak, agentziak, hedabide espezializatuak eta mundu osoko profesionalak biltzen ditu Groningenen (Herbehereak). Bere misioa argia da: herrialde bakoitzean sortzen ari diren eszena musikalak bultzatzea eta bere artistentzat aukera berriak irekitzea. Testuinguru horretan, Verde Pratoren presentzia aukera handia da bere proposamena nazioarteko industriaren aurrean kokatzeko. Tolosako artistak bere showcase-a eskainiko du urtarrilaren 16an, 19:30ean, USVA aretoan, jaialdiaren egitarau ofizialaren barruan. Verde Pratoren parte-hartzea BASQUE.MUSIC.-en ibilbideari gehitu behar zaio ESNSen, non azken urteetan EZEZEZek (2025), Divorce from New York-ek (2024), Merina Gris-ek (2023) eta Zetak-ek (2023) parte hartu duten. Lan-ildo horrek sendotu egiten du euskal presentzia Europako talentua aurkitzeko plataforma garrantzitsuenetako batean. BASQUE.MUSIC. Musika Bulegoak koordinatuta, BASQUE.MUSIC. Euskal Herriko musika-industriaren nazioartekotze marka da. Mundu osoko merkatu eta jaialdietan euskal musikaren sortzaile, musikari, diskoetxe eta ordezkaritza-agentziak sustatzeko plataforma da. BASQUE.MUSIC.-ek Etxepare Euskal Institutua eta Eusko Jaurlaritza ditu babesle.
+ Info

2025.11.21

Basque.Music

Euskoprincess eta TOC, BASQUE.MUSIC.-en ordezkari Monkey Week 2025ean

TOC eta Euskoprincess hautatu dituzte BASQUE.MUSIC.-en showcase-an parte hartzeko, Puerto de Santa Marian (Andaluzia) egingo den Monkey Week azokan. 2025eko edizioa azaroaren 20tik 22ra ospatuko da. Hernaniko Euskoprincess artistak 2025ean hainbat single argitaratu ostean, ekainean kaleratu zuen bere lehen disko luzea, "Totosaki". Bestalde, TOC talde bizkaitarra 2024an arrakasta handiarekin argitaratutako "Jaioak Hiltzea Zor" diskoa aurkezten izango da Puerto de Santa Marian. Emanaldiak honako egun eta areto hauetan izango dira: - Euskoprincess – Azaroak 21, ostirala. 20:00etan. Jägermusic agertokia - TOC – Azaroak 22, larunbata. 21:15ean. Milwaukee aretoa (AIE agertokia) BASQUE.MUSIC. Musika Bulegoak koordinatuta, BASQUE.MUSIC. Euskal Herriko musika-industriaren nazioartekotze marka da. Mundu osoko merkatu eta jaialdietan euskal musikaren sortzaile, musikari, diskoetxe eta ordezkaritza-agentziak sustatzeko plataforma da. BASQUE.MUSIC.-ek Etxepare Euskal Institutua eta Eusko Jaurlaritza ditu babesle.

Newsletterra

Harpidetu zaitez

Jaso hilabetean behin sektoreari buruz jakin beharreko guztia: deialdiak, formakuntzak, egitasmo bereziak, albiste interesgarriak, gidak… 

Musika Bulegoa

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa

Default content