Alai artista tolosarra aukeratu dute MIL Lisboa (Portugal) jaialdiarekin batera Musika Bulegoak antolatuko duen egoitza artistikoan parte hartzeko.
Sonia Trópicos artistarekin batera egingo duen egoitza artistikoa 2024ko irailaren 20tik 25era bitartean egingo da. Lankidetza horren emaitza irailaren 26an aurkeztuko da Lisboako (Portugal) Titanic Sur Mer aretoan, 22:45etan.
Musika Bulegoak eta Mil Lisboak elkarlanean egiten duten egonaldi artistikoaren bigarren edizioa da hau. Proiektu honen helburua nazioarteko musika elektronikoko ekoizleek elkarrekin lan egiteko lan-espazio berriak sortzea da. 2022an Brava artista donostiarrak nazioarteko Bleid, Clara! eta Black Mamba artistekin lan egiteko aukera izan zuen.
Brava artista donostiarrak parte hartu zuen egoitza artistikoaren laburpen-bideoa, Musika Bulegoak MIL Lisboarekin 2022an egindako lankidetzaren emaitza.