2024.05.31

Berriak

Azterlan bat jarri dugu martxan musikaren sektorearen egungo egoera ezagutzeko

Gehio irakurri

Musika Bulegoak, Kulturaren Euskal Behatokiarekin elkarlanean, azterlan bat burutuko du musika sektorearen egungo egoera aztertze aldera. Helburua musikaren sektorean lan egiten duten eragile guztien ezaugarriei, egiturari, antolaketari, baliabideei, erronkei eta diru-iturrien buruzko informazioa biltzea da. Datu horiek guztiak estatistikoki egingo dira, eta anonimatua mantenduko da.

Bi galdetegi eredu ezberdindu dira, bata sektoreko enpresei zuzenduta dago eta bestea aldiz sortzaile, musikari eta musikagileei. Orrialde bat baino gehiago izan arren, erantzuteko errazak dira eta Euskal Herriko Musika Bulegoari sektoreak dituen beharrak hobeto ezagutzeko eta ahal den heinean horiei erantzuteko aukera emango dio.  Hortaz, oso garrantzitsua da musika bulegoarentzat guztion parte hartzea. Ekainaren 15era arteko epea duzu horretarako.

Aldez aurretik zure laguntza eskertzen dizugu.

Galdetegi hau betetzean edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko honen bidez: komunikazioa@musikabulegoa.eus

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Azterlan bat jarri dugu martxan musikaren sektorearen egungo egoera ezagutzeko

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Azterlan bat jarri dugu martxan musikaren sektorearen egungo egoera ezagutzeko

Default content