2025.10.22

Basque.Music

BASQUE.MUSIC. Fira B! 2025n: Sara Azurzak euskal eszena ordezkatuko du Mallorcan

Gehio irakurri

Sara Azurza abeslari eta konpositore donostiarra hautatu dute Balear Uharteetan antolatzen den Fira B! musika merkatu profesionalean BASQUE. MUSIC. showcase-an parte hartzeko. Kontzertua azaroaren 8an izango da Mallorcan.

Sara Azurzak Jon Agirrezabalagak (El Tigre Studios) ekoitzitako "Hiri ilunen umeak" disko berria aurkeztuko du. Albumak zortzi abesti biltzen ditu — sei euskaraz eta beste bi gaztelaniaz —, bere soinu-unibertso berezia islatzen dutenak, indie, soul eta elektronika biltzen dituena.

Gainera, Sergio Cruzado (Ginmusica) programatzailea hautatu du Fira B!-k aurtengo edizioan parte hartzeko, euskal presentzia indartuz.

Azaoaren 6tik 8ra antolatuko diren jarduera profesionaletan mahai-inguruak, speed meeting saioak eta lan saio ezberdinak antolatuko dituzte.

Musika Bulegoak koordinatuta, BASQUE.MUSIC. Euskal Herriko musika-industria nazioartekotzeko marka da, mundu osoko merkatu eta jaialdietan euskal musikaren sortzaile, musikari, diskoetxe, ordezkaritza-agentzia eta kontratazio-agentziak sustatzeko plataforma. BASQUE. MUSIC. -ek Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

BASQUE.MUSIC. Fira B! 2025n: Sara Azurzak euskal eszena ordezkatuko du Mallorcan

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Footer / Kanthoria eta Auto-tunea / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > BASQUE.MUSIC. Fira B! 2025n: Sara Azurzak euskal eszena ordezkatuko du Mallorcan

Default content