Zure enpresa edo proiektua modu erakargarrian aurkeztea funtsezkoa da lankidetza eta inbertsio berriak lortzeko. Kosta egiten zaizu zure negozioaren indarguneak adierazteko modurik onena aurkitzea? Orduan, KSIei zuzendutako gure tailerra interesatzen zaizu, negozioko pitch-a sortu eta defendatzeko.
Maitena Salinas kazetari eta coaching eta mentoring adituak iaz emandako prestakuntza pilotu arrakastatsuaren ondoren, bertsio are osoagoa eta zure beharretara egokituagoa dagoena ateratzen du BDCCk.
Zerbitzu aurreratu hau azaroan eta abenduan garatuko da eta formatu hibridoan burutuko da. Taldeko ariketak ere izango ditu, dinamika kolektibo batek parte-hartzaileen arteko lankidetza eta networking-a errazten eta bermatzen baititu.
Plaza kopurua mugatua da, gorde orain zurea!
BDCC Zerbitzu Aurreratua – “Kultura eta Sormen Industrietarako komunikazio tailerra, negozioko pitch-a sortu eta defendatzeko”
Hasiera-data: azaroaren 13a, astelehena
Ordutegia: 15:00etatik 18:30etara
Irakaslea: Maitena Salinas
Lekua: BDCC-ren egoitza, Uribitarte pasealekua 3, 3. solairua, Bilbao 48001 (Bizkaia)
Prezioa: 112 euro (BEZa barne)
PROGRAMA
Gainera, parte-hartzaile bakoitzak tutoretzako 2 ordu (online) izango ditu, ikastaroan zehar eskatu ahal izango direnak.
Informazio gehiago:
627 671 552