Enpresentzako III. Sendotze Programan izena emateko epea ireki du BDCCk. Euskadiko KSIetako zuzendari, jabe eta/edo bazkideei zuzenduta dagoen deialdi hau, Juan Pastor adituak zuzendutako BDCCren laguntza-prozesua da, eta bi formatutan landu daiteke:
90 orduko ikastaro osoa, 3 prestakuntza-modulu + proiektu-modulu 1 + tutoretzak
enpresa sendotzeko proiektu bat garatzeko (nazioartekotzea, digitalizazioa, berrikuntza, negozio-eredu berria edo zerbitzu berriak…), bakoitzaren beharren arabera.
Ikastaroa 24 orduko moduluka + tutoretzak
Eskaintzen duena:
Enpresa-munduaren ikuspegi zabala, negozio-ereduaren garapenean eta hazkundean arreta berezia jarrita.
Etengabeko aldaketak eta erronka berriak dituen merkatu batean negozio-eredua egokitzeko eta/edo birdiseinatzeko tresnen eta baliabideen toolkit bat jartzen du hautatutako pertsonen eskura.
Enpresei eta profesionalei laguntza ematen die egoera diagnostikatzeko eta epe labur/ertaineko beharrak, erronkak eta aukerak identifikatzeko prozesuan.
Elkarrekin ikasteko eta hausnartzeko gunea, baita KSIetako beste profesional batzuekin ere, ideiak eta sinergiak trukatzeko.
Zer lortzen dute parte hartzen duten enpresek?
Arriskua murrizteko sendotzeko enpresa-proiektuaren indarguneak eta ahuleziak aztertzea.
Sendotze-programaren ondoren aurkeztutako enpresa-proiektuak garatuko edo hobetuko dituen ibilbide-orria definitzea.
Enpresa-hazkundean zuzenean inplikatutako negozioaren kudeaketa optimizatzea.
Dauden negozio-aukerak identifikatzea.
Negozio-ereduari kultura- eta sormen-sektorearen ikuspegi zabala aplikatzea.
Enpresa sendotzeko proiektua egiten amaitzea.
Datak: 2023ko martxoaren 2tik ekainaren 30era
Ordutegia: astearte eta ostegunetan 17:30etatik 20:30etara
Plazak: 20
Hizkuntza: gaztelania
Izena emateko azken eguna:otsailak 8
Esteka honetan programaren xehetasun guztiak aurkituko dituzu.
Cookieak erabiltzen ditugu gure nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.
Webgune honek erabiltzen dituen cookieei buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu gure cookie-politika.
Close
Webguneak, funtzionatzeko, cookieak erabiltzen ditu, baita zure esperientzia hobetzeko ere. Webgune honek erabiltzen dituen cookieei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure cookie-politika. Zure baimena behar dugu marketin-cookieak erabiltzeko. Marketin-cookieak bisitariak webguneen bidez jarraitzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzaileentzat garrantzitsuak eta erakargarriak diren iragarkiak erakustea da asmoa (hirugarrenen zerbitzuen bidez). Baimena emateko, hautatu kontrol-laukia.