2022.09.02

Berriak

Nazioartekotzea

BIME 2022ko ‘Meet the Basque Music’ pitching saioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Gehio irakurri

Musika Bulegoak BIME 2022Basque. Music. markarekin antolatuko duen ‘Meet the Basque Music’ pitching saioan parte hartzeko izen-emate epea ireki du.

Saio honen helburua nazioarteko musika industriako profesionalei Euskal Herriko musika industriako bost proiektu aurkeztea da. Egitasmo hauek internazionalizazio plan bat eduki beharko dute.

Aukeratutako proposamen bakoitzak 10 minutu izango ditu proiektua aurkezteko. BIMEk eta Musika Bulegoak parte hartzaileen eskura jarriko dute saioa burutzeko beharrezko azpiegitura teknikoa.

2021eko edizioan antolatutako pitching saioak izandako arrakastaren ostean, Basque. Music.-ek saio berri honen aldeko apustua egin du. Urriaren 27an izango da, BIME 2022ren barruan eta bertaratuko diren guztientzat kafe zerbitzua izango da.

Parte hartzeko interesa duten erakunde eta profesionalek galdetegi hau bete beharko dute irailaren 19a baino lehen (19a barne).

Edozein zalantza izanez gero, arkaitz@test.nuco.es helbidera idatzi edo 688 657 495 telefonora deitu.

Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

BIME 2022ko ‘Meet the Basque Music’ pitching saioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Datozenak / Amaitutako deialdiak / Albisteak / Urtekariak / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menua / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > BIME 2022ko ‘Meet the Basque Music’ pitching saioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Default content