Bizkaiko Ogasun Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 26ko 3/2023 Instrukzioa argitaratu du. Horren bidez, joan den abenduaren 5ean Sozietateen gaineko Zergari dagokionez abian jarri zen kultura sustatzeko Foru Arauaren pizgarriak aplikatzeko irizpide jakin batzuk ezartzen dira. Halaber, Foru Arau beraren finantzaketan parte hartzeko mekanismoa zehazten da.
2022ko azaroaren 23an, Bizkaiko Batzar Nagusiek Osoko Bilkuran onartu zuten azaroaren 23ko 9/2002 Foru Araua, kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratu eta zabaltzen dituena.
Horrela, hiru kenkari desberdin ezartzen dira:
1) Ikus-entzunezko lanen ekoizpenetan egindako inbertsio eta gastuengatiko kenkaria.
2) Zuzeneko arte eszeniko eta musika ikuskizunen gaineko kenkariak.
3) Liburuak argitaratzeagatiko kenkaria.
Kontsultatu jarraibidea esteka honen bidez.