Fira Trovam musika azokaren hamargarren edizioan hiru euskal taldek hartuko dute parte: Chill Mafia taldeak, Verde Prato bakarlariak eta Merina Gristaldeak.
Gaur eman du jakitera azoka valentziarrak Castellonen izango diren musikarien zerrenda osoa. Azaroaren 2tik 5era izango den azokan euskal musikak, Basque.Music. markapean bere ordezkaritza izango du aipatutako taldeen eskutik. Informazio gehiagorako webgune hau kontsulta dezakezu.