Musika Bulegoak irailaren 14tik 17ra Vic-en egingo den Mercat de Música Vivaren 34. edizioan Pitching saio bat antolatu du.
Pitching saio honen helburua Musika Bulegoaren bazkide diren hiru proiektu Kataluniako enpresen aurrean aurkeztea da hauekin harremanak sendotu eta elkarlanak sustatzeko.
Hauek dira deialdi bidez aukeratutako hiru enpresak: Dantz, Mauka / Airakaeta Motmo.
Proiektu hauek aurkezteko ekitaldia irailaren 15eko arratsaldean burutuko da.
Horretaz gain Basque. Music. -ek musika industriaren topaketa profesional honetan parte hartuko du eta Idoiak eta Chill Mafiak kontzertuak eskainiko dituzte.