Mercat de Música Viva de Vic azokaren 35. edizioa 2023ko irailaren 13tik 16ra ospatuko da.
Aurten ere Basque. Music.-en babespean, Euskal Herriko musikaren industriaren sektoreak presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Amorante, Maite Larburu eta Merina Gris euskal musikaren kontzertuak izango dira programazio ofizialaren barruan. Lehenengo emanaldia Iban Urizar (Amorante) artistaren eskutik izango da irailaren 13an, 20:15ean, J. Maideu auditorioan. Beste bi emanaldiak irailaren 14an izango dira. Maite Larburuk L’Atlántidako Sala 3-en eskainiko du kontzertua 20:30etan eta Merina Gris taldeak, berriz, Carpa Atlántidan 18:15etan.
Horrekin batera Euskal Herriko musikaren enpresa ezberdinek nazioarteko musikaren profesionalei eskainitako pitch saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Saio hauetan bere proposamenak:
Irailak 13, asteazkena (Carpa l’Atlàntida)
13:10-14:00 tartean Baga Biga Produkzioak
Irailak 14, osteguna (Carpa l’Atlàntida)
11:40-12:27 tartean Panda Artists
13:05 – 14:05 tartean Motmo.pro
16:30 -17:00 tartean Zart!
Irailak 15, ostirala (Carpa l’Atlàntida)
11:40 – 12:25 tartean Oso Polita records
Horretaz gain azokak iraungo duen egunetan zehar speed meeting eta bestelako bileretan parte hartzeko aukera izango dute Euskal Herritik gerturatuko diren musikaren profesionalek.
Programa osoa MMVV-en webgunean kontsulta dezakezu.