Musika Bulegoak 2025eko euskal musika sektorearen balantzea aurkezten du, elkarte sektorialen, industriaren, kontzertu-aretoen, konpositoreen eta musikarien ekarpenetatik abiatuta.
2025a jardun sortzaile handiko eta euskal musikaren arrakastaz betetako urtea izan da, publiko zabalengana iritsi diren proiektuekin. Aldi berean, sektoreko ahots ezberdinek kezka partekatu bat azpimarratzen dute: musika-ekosistemaren polarizazio gero eta handiagoa, bereziki proiektu txiki eta ertainen egoerari dagokionez, horiek baitira musika-ehunaren oinarria.
Diagnostikoa argia da: sektore bizia, anitza eta sortzailea, baina egiturazko erronka garrantzitsuekin 2026ari begira. Besteak beste, sarea indartzea, aretoen eta formatu txiki eta ertaineko zirkuituen iraunkortasuna bermatzea, musikarien lan-baldintzak hobetzea eta finantzaketa-eredu egonkorrago eta jasangarriagoak garatzea.